Bidaia planifikatu, eta konpentsatu

Abiatu baino lehen, begiratu ea beste modu batean joateko aukerarik badagoen. Zure bidaia ertaina bada luzeran, trena ere hortxe dago; aukera iraunkorragoa da ingurumenerako.

Garraio-arloan, CO2 isurketa-iturri guztien artetik, hegaldiena da gehien hazten ari dena. Bilbo eta Madril arteko hegaldi batek (369 kilometro) 59 kilo CO2 isurkin sortzen du bidaiari bakoitzeko. Bilbo eta Heathrow arteko hegaldi batek (940 kilometro) 150 kilo CO2 isurkin sortzen du bidaiari bakoitzeko.

Zer edo zer egin daiteke sortzen dugun kutsadura horren ordain gisa; hala, billetea erosterakoan, hegazkin-konpainiek berek jarduera jakin batzuk proposatzen dizkigute CO2 xurgatzeko. Esate baterako, Bilbotik Londresera hegazkinez joan eta etorrita sortzen ditugun isurkinen ordainetan, 11 euro eman ditzakegu klima zaintzeko proiektu baten alde.