Noticias

MEZULARITZA JASANGARRIA

Mezu digitalak bidaltzeak –adibidez, mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak– ingurumen-inpaktua du, zerbitzarien, telekomunikazio-sareen eta gailu elektronikoen energia-kontsumoaren ondorioz. Karbono-aztarna txikiagoa da komunikazio-metodo tradizionalena baino (posta arruntarena, esate baterako), baina, modu masiboan erabiliz gero eta datuak biltegiratuz gero, inpaktua esanguratsua da. Nola kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak? Ingurumen-inpaktua hiru iturri nagusitatik dator: Zerbitzarien […]

Gehiago irakurri →

Kriosfera urtzen ari da: planeta alerta egoeran

Lurreko izotza – glaziarrak, itsas izotza, kasko polarrak, elurra eta permafrosta – kriosfera izenez ezagutzen denaren parte da.  Klima-sistema globalaren funtsezko osagai hori arrisku larrian dago, berotze globala dela eta. Urruneko fenomenoa dirudien arren, haren ondorioek eragin zuzena dute milioika pertsonarengan. IPCCko zientzialariek zuzendu berri dituzten azterlanek erakusten dutenez, Parisko Akordioaren helburuak betetzen baditugu ere, […]

Gehiago irakurri →

Jasangarritasunaren eta ingurumenaren arloko egun garrantzitsuak

Maiatzak 14: Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna. Hegazti migratzaileak eta haien habitatak kontserbatzea ezinbestekoa dela nabarmendu nahi da egun horretan, haiek babesteko ekintzak sustatuz. Maiatzak 17: Birziklatzearen Munduko Eguna. Birziklatzea eta hondakinak murriztea sustatzen du, ingurumena babesteko. Maiatzak 20: Erleen Nazioarteko Eguna. Erleek eta beste polinizatzaile batzuek biodibertsitatean eta elikagaien segurtasunean duten funtsezko eginkizuna azpimarratzen da. […]

Gehiago irakurri →

🔊 Apirilaren 27a – Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko Nazioarteko Eguna.

Isiltasuna osasuna ere bada Bilbon, kaleetako zarata gustatzen zaigu: jarduerez betetako kaleak, jendez betetako plazak, entzuten, dantzatzen eta bizitzen den kultura. Baina badakigu, halaber, gehiegizko zaratak eragina izan dezakeela gure osasunean, bizi-kalitatean eta ingurumen-orekan.  Horregatik, apirilaren 27an, Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo dugu, gure hiriak zer-nolako soinua duen hausnartzeko eta zer-nolako soinua […]

Gehiago irakurri →

Apirilaren 22a – Ama Lurraren Nazioarteko Eguna🌍

Apirilaren 22an, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, elkarri lotutako ekosistema handi baten parte garela gogorarazteko. Gure eguneroko ekintzek eragin zuzena dute planetaren osasunean.  Bilboko Udalak egun hau baliatu nahi du gure ingurune naturala babestearen alde egiten ari garen guztia eta oraindik egin dezakeguna balioan jartzeko, tokikotik hasi eta globaleraino. Zergatik ospatzen dugu Lurraren Eguna? […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!