Bilbon, 2025eko maiatzaren 20an. Erleen Munduko Egunarekin bat etorriz, Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, gida ilustratu bat egin du. Gida horretan, hirian intsektu polinizatzaileentzako habitat egokiak sortzen laguntzen duten 25 landare-espezie autoktono baino gehiago jasotzen dira. Ekimen hori Bilboko Ingurumen Estrategiaren konpromisoen barruan sartzen da, eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi du hiri-biodibertsitatea babesten […]
Erleak eta beste polinizatzaile batzuk txikiak izan arrean, eginkizun erraldoia dute planetaren orekan. Horiei esker, loreak ernaltzen dira, frutak, barazkiak eta haziak ekoizten dira, eta ekosistemen dibertsitateari eusten zaio. Polinizaziorik gabe, elikatzen gaituzten laboreen eta biziari eusten dioten landareen zati handi bat desagertuko litzateke. Baina erleak arriskuan daude. Pestiziden erabileraren, habitaten galeraren, kutsaduraren, klima aldaketaren […]
Sortzen dugun hondakin bakoitzak historia bat du. Planeta kutsa dezake mendeetan zehar edo zerbait erabilgarri bat bihur daiteke. Gure esku dago zer aukeratu. Birziklatzea funtsezko tresna da krisi klimatikoaren aurkako borrokan, baina, horrekin batera, aldaketa sakona egin behar da gure kontsumo-ohituretan. Zergatik da hain garrantzitsua birziklatzea?🔄 Baliabide naturalak ez direlako amaigabeak. Mugarik gabe ekoizteak eta […]
Urtero, milioika hegaztik zeharkatzen dituzte zeruak, itsasoak eta kontinenteak, zientzia txunditzen jarraitzen duen balentria natural batean: migrazioa. Zeharkaldi horiek mundu osoko herrialdeak eta ekosistemak lotzen dituzte baina inoiz baino mehatxu handiagoak dituzte gaur egun. Zergatik babestu behar ditugu? Hegazti migratzaileek ez dituzte mugak ezagutzen, eta haien biziraupena beren ibilbideetan aurkitzen dituzten habitaten osasunaren mende dago: […]
Mezu digitalak bidaltzeak –adibidez, mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak– ingurumen-inpaktua du, zerbitzarien, telekomunikazio-sareen eta gailu elektronikoen energia-kontsumoaren ondorioz. Karbono-aztarna txikiagoa da komunikazio-metodo tradizionalena baino (posta arruntarena, esate baterako), baina, modu masiboan erabiliz gero eta datuak biltegiratuz gero, inpaktua esanguratsua da. Nola kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak? Ingurumen-inpaktua hiru iturri nagusitatik dator: Zerbitzarien […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

