Noticias

Zaborra naturan

Espazio naturaletan zaborra egoten da sarritan. Hondakinak naturan botatzeak eragin negatiboa dauka ingurumenean, askotan ezbehar itzelak sortuz: apurtutako kristalek animalia handiak zauritu ditzakete edo suteak piztu (gaizki itzalitako zigarroekin lupa efektua egitean), plastikoek substantzia toxikoak askatzen dituzte degradatzen direnean… Espezie animalien % 17 inguru kaltetzen dugu zaborra naturan utziz: jaten dutelako edo zaborrean harrapatuta geratzen direlako. […]

Gehiago irakurri →

Bilboko Eskola Agenda 2030en Ikastetxeen arteko Foroa

Atzo, Bilboko Eskola Agenda 2030en Ikastetxeen arteko Foroa egin zen, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren parte-hartzearekin. Ekitaldia Otxarkoaga-Txurdinagako Udaltegian egin zen eta Bilboko 50 ikastetxetako irakasleek eta ikasleek hartu zuten parte. Topaketan Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi ondokoa ere izan zen, eta ikasleek plastikoaren arazoari dagokionez iaz egindako hobekuntza-proposamenei erantzun zien. […]

Gehiago irakurri →

Baratze bat errentan hartu, eta baduzu etxerako barazkia

Elikagai ekologikoak osasungarriak dira, elikagarriak, biodibertsitatearen lagun eta aldaketa klimatikoaren leungarri. Nekazaritza ekologikoa europar araudi batean babesturik dago, ekoizpena kontrolaturik du, eta kalitatea ere bai. Udalak, azken aldian, baratze txiki batzuk errentan ari dira eskaintzen, jendea osasuntsu bizi dadin han lan pixka bat eginez, eta, gainera, elikagai naturalak eta bertatik bertakoak sustatzeko. Bide horretatik egiten […]

Gehiago irakurri →

Ibiltzea: bilbotarren % 73ak gogokoen duen garraio mota.

Alphabet-ek 2021ean egin zuen “Mugikortasun-ohituren erradiografia” izeneko azken txostenaren arabera, ibiltzea da bilbotarren % 73ak gogokoen duen garraio mota. Ohitura hori gehien erabiltzen duen Espainiako hiria da. Pandemiak, osasunean ez ezik, mugikortasunean eragin zuen. Garraio publikoko joan-etorriak (trenez, autobusez, metroz eta tranbiaz) koronabirusaren ondorioz murriztu dira 2019tik: batetik, garraio publikoan kutsatzeko beldurra dago eta, bestetik, telelana […]

Gehiago irakurri →

Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna

Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna 1996an sortu zen, zaratak giza osasunean eta ingurumenean sortzen dituen arriskuen berri emateko gizartean. Kutsadura akustikoak arazoak sor ditzake giza osasunean, hala nola estresa, suminkortasuna eta hipoakusia. Halere, kutsadura akustikoak eragin baita ingurumenean ere. Espezieak zarata gutxiago dagoen habitatetara joaten dira, ekosistemen oreka eraldatuz. Bilboko Udalak Zarata Estrategia bat […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!