Katamotz iberiarrak hedatzen jarraitzen du, eta 18 aldiz handitu da populazioa 2002. urtean kontserbazio-programa hasi zenetik (ale gutxi batzuk bakarrik geratzen ziren orduan, 94, zehazki). Azken erroldaren arabera, 1668 ale bizi ziren aske 2022an: 1105 helduak edo ia helduak ziren (urte 1 eta 2 bitartean), eta 563 kumeak, aurreko urtean baino 300 ale gehiago. Zifra […]
Uda eta beroa iristean, hondartzak jendez betetzen dira. Eta jendearekin batera, arazo larri bat: ZABORRA. Gaur egun, mundu mailan dagoen arazo larrienetako bat hondartzetako zaborren kutsadura da. Kalkuluen arabera, urtean 6,4 milioi tona hondakin isurtzen dira ozeanoetara. Hondakin horietako asko hondartzetan daude, eta uraren indarrak ozeanoetara eramaten ditu. Arazo horrek itsas ekosistemei eragiten die, eta, […]
Lurzorua etengabe aldatuz doan sistema konplexua da. Bizitza molde ugariren euskarria da (landareak, animaliak eta abar), bai eta landaredia hazteko substratua ere; eta espezieek behar dituzten mantenugaiak bermatzen ditu. 1963tik, Lurzoruaren Kontserbazioaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, uztailaren 7an. Hugh Hammond Bennett zientzialaren omenez hautatu zuten data hori: hura hil zeneko eguna da. Hammond Bennettek frogatu […]
Hemen duzue urian aurki dezakegun lorategi bertikaletako bat, Artxandako Funikularreko plazakoa. Horma edo horma bertikal ere deitzen zaie, eta onura ugari eskaintzen dituzte maila ekonomiko, ekologiko eta sozialean. Besteak beste, biodibertsitatea handitzen laguntzen dute, eta CO2a eta aireko partikula kutsatzaileak xurgatzen dituzte. Eta, gainera, hirien estetika edertzen dute. Hauek dira lorategi bertikalek dakartzaten onurak: Airea […]
Zuhaitzek eta basoek airea garbitzen dute eta klima erregulatzen laguntzen dute. Horiek garrantzia eta inpaktu kalkulaezina dute ingurumenean. Zoritxarrez, planetako birikak arriskuan daude, urtero 10 milioi hektarea baso inguru galtzen baitira. Hori dela eta, zuhaitzen garrantzia ezagutzera emateko, gaur zuhaitzaren eguna ospatzen dugu, herritarrak jabetu daitezen zuhaitzak babestearen premiaz. Zuhaitzek funtsezko zeregina dute ingurumenaren kontserbazioan: […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

