Lurzorua etengabe aldatuz doan sistema konplexua da. Bizitza molde ugariren euskarria da (landareak, animaliak eta abar), bai eta landaredia hazteko substratua ere; eta espezieek behar dituzten mantenugaiak bermatzen ditu. 1963tik, Lurzoruaren Kontserbazioaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, uztailaren 7an. Hugh Hammond Bennett zientzialaren omenez hautatu zuten data hori: hura hil zeneko eguna da. Hammond Bennettek frogatu […]
Hemen duzue urian aurki dezakegun lorategi bertikaletako bat, Artxandako Funikularreko plazakoa. Horma edo horma bertikal ere deitzen zaie, eta onura ugari eskaintzen dituzte maila ekonomiko, ekologiko eta sozialean. Besteak beste, biodibertsitatea handitzen laguntzen dute, eta CO2a eta aireko partikula kutsatzaileak xurgatzen dituzte. Eta, gainera, hirien estetika edertzen dute. Hauek dira lorategi bertikalek dakartzaten onurak: Airea […]
Zuhaitzek eta basoek airea garbitzen dute eta klima erregulatzen laguntzen dute. Horiek garrantzia eta inpaktu kalkulaezina dute ingurumenean. Zoritxarrez, planetako birikak arriskuan daude, urtero 10 milioi hektarea baso inguru galtzen baitira. Hori dela eta, zuhaitzen garrantzia ezagutzera emateko, gaur zuhaitzaren eguna ospatzen dugu, herritarrak jabetu daitezen zuhaitzak babestearen premiaz. Zuhaitzek funtsezko zeregina dute ingurumenaren kontserbazioan: […]
Hegazti urbanoen artean badira 3 espezie babestu beharrekoak, haien populazioa murrizten ari delako eta, gainera, zeregin garrantzitsua betetzen dutelako intsektuen izurrien aurkako borrokan: sorbeltz arrunta, enara arrunta eta enara azpizuria. Nahiz eta intsektizida naturaltzat hartzen diren hegazti-espezie bakarrak ez izan, eraginkorrenak dira. Hegazti horiek legeak babestuta daude; beraz, debekatuta dago haien habiak suntsitzea. Haatik, habiak […]
Gaur, udaren iritsierarekin batera, Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eguzkiak planetarentzat duen garrantzia aldarrikatzeko. Elkarteek egun hori erabiltzen dute energia berriztagarrien iturriak sustatzeko eta babesteko, batez ere Espainian, non eguzki-energiaren ustiapen-maila baxua den beste herrialde batzuekin alderatuta. Eguzkia funtsezkoa da: Lurrerako eta lurreko izaki bizidunentzat energia-iturria da. Eguzkirik gabe, landareek ezin izango lukete fotosintesirik egin, […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

