Alderdien Konferentzia (COP) Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren (CDB) organo zuzentzailea da. Hitzarmen hori nazioarteko ituna da eta 1992an onartu zen Rio de Janeiroko Lurraren Goi-bileran. Helburua da dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta horri erabilera jasangarria emateko agendak, konpromisoak eta ekintza-esparruak ezartzea, bai eta baliabide genetikoen erabileratik eratorritako onuren partaidetza bidezkoa eta ekitatiboa bermatzea ere. COP bi […]
Bilbotarrek hiria eta auzoak hobetzeko egokienak iruditzen zaizkien proiektuen alde eman dezakete botoa irailaren 27ra arte, www.bilbao.eus webgunean. Inprimaki soil baten bidez, edo aurrez aurre, udaltegietan dauden Bilbaoclick makinen bidez. Parte-hartze bidezko IX. aurrekontuetan 590 proposamen jaso dira guztira, haietako 18 Haurren Kontseilutik (edizio honetako berrikuntza). Proposamen guztietatik, udal sailek 37 proiektu hautatu dituzte, haien interes orokorra, […]
Ekainaren 15ean Bilbon EGE indarrean sartu zenetik atzo arte (irailak 15, domeka) 3.222.582 auto sartu dira ezarritako eremuan.Ingurumen-etiketei dagokienez, irakurritako matrikula guztien % 4,7 Cero etiketadun ibilgailuak izan dira, % 14,3 Eco etiketadunak, % 49,3 C etiketadunak, % 22,1 B etiketadunak, eta % 5,6 etiketarik gabeko ibilgailuenak izan dira. Epe horretan zigortzeko moduko ibilgailuen kopurua […]
Lurraren Gainditze Eguna abuztuaren 1a izan da aurten; planetak urtebetean birsor ditzakeen baliabide guztiak noiz kontsumitu ditugun markatzen du egun horrek. 1970ean, langa hori abenduan izan zen, baina, ordutik, pixkanaka aurreratu da, aztarna ekologikoa handitu delako eta planetak leheneratzeko duen gaitasuna murriztu delako. 2023an aurrerapen txiki bat egon bazen ere, epe luzerako joerak kezkagarria izaten […]
Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak Montecabras bisitatu du gaur goizean, biodibertsitatea hobetzeko proiektuan egindako aurrerapenak ospatzeko. Ekimen horrek helburu du eremuko aberastasun naturala berreskuratzea eta eremuak aisialdi arduratsurako eta ingurumen-hezkuntzarako esparru gisa daukan balioa handitzea. Montecabras mendia Bilbo eta Erandio artean dago. 2023ko abenduaz geroztik, jarduketa handiak egin dira bertan, […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!