Noticias

INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu, herritarrak ekosistemak zaintzearen eta ingurumena errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Egun hau 1972an aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Stockholmeko Biltzarraren hasieran: urte hartan, ingurumena izan zen gai nagusia. Garrantzitsua da pertsonak eta komunitateak motibatzea, garapen jasangarrirako eta ingurumenaren babeserako eragile aktibo izan daitezen. Ingurumena babesteko guztion laguntza behar […]

Gehiago irakurri →

🚴‍♀️ BIZIKLETAREN MUNDUKO EGUNA 🚴‍♀️

Urtero ekainaren 3an egin bezala, Bizikletaren Munduko Eguna ospatuko dugu, ikusarazteko zein garrantzitsua den garraiobide ekologiko hori edukitzea. Izan ere, bizikleta erabiltzeak kutsaduraren eta klima-aldaketaren ondorioz bizi dugun ingurumen-krisiaren ondorioak arintzen laguntzen du. Bizikleta garraiobide soila, praktikoa, ekologikoa eta ekonomikoa da; eta, gainera, onuragarria da gure osasunerako. Era berean, gure planetari modu negatiboan eragiten dion […]

Gehiago irakurri →

INTSEKTUEN HOTELAK

Azken urteotan, intsektu-espezieen kopuruak behera egin du, gizakiak haien habitatetan eragindako aldaketen eta intsektizidak kontrolik gabe erabiltzearen ondorioz. Intsektuak funtsezkoak dira prozesu ekologikoetarako: Batzuek polinizatu egiten dute Beste batzuk lurzorua airatzen laguntzen dute Lurzoruko mantenugaiak birziklatzen parte hartzen dute, beren hondakinetako elikagaiekin ongarritzen baitute lurra. Animalia askoren (anfibioak, narrastiak, ugaztunak…) elikadura-iturri dira. Horregatik, garrantzitsua da […]

Gehiago irakurri →

BIODIBERTSITATEA, ZERGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA?

Biodibertsitateak (edo dibertsitate biologikoa) inguratu egiten gaitu eta gu haren parte gara. Milioika urteko bilakaeraren emaitza da. Horregatik, espezieek loturak sortu dituzte elkarren artean, eta interdependentziak sortu. Adibidez, erleen eta loredun landareen arteko mendekotasuna. Horrela, zenbat eta aniztasun handiagoa, orduan eta interdependentzia-harreman gehiago eta hobeak, eta, ondorioz, ekosistema indartsuagoa eta elkarren artean konektatuagoa. Gainera, ekosistemen […]

Gehiago irakurri →

EKITALDIA: POSIDON-EK EUROPAKO LURZORUEN DESKONTAMINAZIOAREN SEKTOREKO BERRIKUNTZARIK EZARI HELDU DIO

Maiatzaren 30ean (martitzena), aurrez aurre (Tecnaliaren egoitzan) eta online, Bilboko Udalak parte hartzen duen Europako POSIDON proiektuaren barruko ekitaldi bat egingo da. Proiektu honen helburua da lur kutsatuak modu jasangarrian eta ingurumena errespetatuz lehengoratzea lortzea. Hau da POSIDON proiektuaren web-orriko esteka: https://www.posidonproject.eu/ Maiatzeko ekitaldiari dagokionez, adierazi behar da batez ere inbertitzaile potentzialei eta lurzoruen jabeei […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!