Albisteak

Bilboko Udalak edukiontzi marroiak uri guztian jarri ditu, hondakin organikoak birziklatzea errazteko

Edukiontzi marroia Bilbo guztira helduko da. 5., 6., 7. eta 8. barrutietan hondakin organikoak bereizita bildu eta horiek birziklatzeko edukiontzi berriak jarriko dituzte. Hemendik urtearen amaierara arte, kalean 1500 edukiontzi marroi berri jarriko dituzte; beraz, edukiontziko 260 biztanleko ratioa egongo da Bilbon. Gure zabor-poltsetan egoten denaren % 40 hondakin organikoak izaten dira eta horiek birzikla […]

Gehiago irakurri →

“Pajaritas azules 2018” saria, papera eta kartoia biltzeko egindako lan bikainagatik

Bilboko Udalak bigarren urtez jarraian jaso du “Pajaritas azules” saria, papera eta kartoiaren kudeaketa bikainagatik. Ebaluazioa 21 adierazleren arabera egin da. Horiek 5 multzotan daude antolatuta: edukiontzi urdinetan egiten den bilketa, bilketa osagarriak, herritarrentzako informazioa eta kontzientziazioa, araupetzea eta plangintza, eta emaitzak eta ibilbidea birziklatu arte. Adierazle bakoitza puntuatzeko badaude baremo batzuk aldez aurretik ezarrita […]

Gehiago irakurri →

Aktibatu + Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde duen programa Bilbora iritsi da

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen Aktibatu + programaren seigarren edizioa Bilbon gauzatuko da aurten. Ekimen horrek familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Parte-hartu nahi baduzu, egin klik lotura honetan. Aktibatu + programa bi programa ezartzean […]

Gehiago irakurri →

Udal baratze ekologikoak

Ekimen honi esker, auzotarrek lurra ekologikoki landu ahal izango dute, lortutakoa beren kontsumorako erabili eta naturako espazio estrategiko txikiak sortu, ingurumen-heziketako kanpainak garatzeko. Bilboko Udalak bere herritarrei eta taldeei laga dizkie Udalaren sail hauek norbere kontsumorako barazkiak ereiteko eta, batez ere, ingurumen heziketa hedatzeko lagungarria izango den esperientzia hartzeko -biodibertsitatea sustatzeko estrategiak nahi bezala-, jokabide […]

Gehiago irakurri →

608 udal etxebizitzatan iturri berriztagarrietatik hartzen dute energia

2019rako Ametzolan eraikita egongo diren 66 etxebizitza dotazionalak batuz gero, guztira 674 udal etxebizitza izango dira energia berriztagarrien sistemekin. 378 etxebizitzatan, sustapen berrietan jarri ziren eta 232 etxebizitzatan, zaharberritze-lanak egitean eguzki-panelak jarri ziren. Eguzki-energia termikoa da erabiliena, ondoren, fotoboltaikoa eta biomasa. Ametzolako etxebizitzetan mikrogenerazioa instalatuko da. Une honetan 608 Udal Etxebizitzatan daukate iturri berriztagarrietako energia-sistema […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!