Sabino Aranatik igarotzen den Iparra-Hegoa tartearekin, Bilboko bizikleta-sareak 57 kilometro ditu jada. Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak bizikleten zirkulazioari buruzko datuak eman ditu gaur goizean; datu horiek martxan dauden 9 kontagailuetan jasotzen dira. Azken 6 hilabeteetan kontagailuok 925.383 bizikleta zenbatu zituzten. Bilboko Udalaren alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi Alfonso Gilek Sabino Arana kaleko […]


