Arriola sailburuak eta Aburto alkateak sinatu duten hitzarmenaren bidez, aldaketak planifikatu ahalko dira trafikoaren antolamenduan, aire-kutsadura murrizteko, azterlan zientifiko zabal batean eskuratutako datuen bidez. Bi erakundeak kontziente dira azken denboretan hirietan, dagoen ibilgailu-parke handiagoa dela eta, trafikoaren dentsitatea igo egin dela, eta industria hiriguneetatik urrundu dela eta, ondorioz, garraioa airea kutsatzeko foku nagusi bilakatu dela. […]