Klima-aldaketak ekosistemen funtzionamendua aldatuko du. Espezie inbaditzaile batzuk desagertu egin daitezke klima-aldaketaren ondorioz; eta, aldiz, beste batzuk bizirik atera, eta klima dela-eta lehen iristen ez ziren eremuetara hedatu daitezke. Gainera, inbasio biologikoek, klima-aldaketarekin batera, eragin dezakete nahi ez diren beste espezie batzuek migratzea (patogenoak, adibidez), edo gurera gaixotasun berriak ekartzea. Euskadin, 135 espezie inbaditzaile inguru […]


