Klima aldaketaren ondorioetako bat da tenperatura goratzea planeta osoan. Beroa lehenago iristen da, eta luzaroago irauten du. Izan ere, gaur egun, udak bost aste gehiago irauten du 80ko hamarraldiko urteetan baino. Tenperatura goratzen ari denez eta klimaren jokabide-ereduak aldatzen ari direnez, beharrezkoa dugu egokitzea, zeren eta tenperatura handien pean bizi beharrak arrisku kezkagarria baitakar osasunarentzat. […]


