Bilboko Udalak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 18. edizioa egin du gaur. Ekitaldi honetan, udal ordezkariak eta 2030 Eskola Agendan parte hartu duten hiriko 50 ikastetxe publiko eta pribatuetako 39tako irakasle eta ikasleak bildu dira udaletxean, Bilboren eta inguruaren jasangarritasuna hobetzeko helburuz. Osoko bilkuran Juan María Aburto Bilboko alkatea izan da presidentea, eta San Pedro Apóstol, Zorroza BHI, Angeles Custodios, […]