Albisteak

Lurraren Gainditze Eguna 2024

Lurraren Gainditze Eguna abuztuaren 1a izan da aurten; planetak urtebetean birsor ditzakeen baliabide guztiak noiz kontsumitu ditugun markatzen du egun horrek. 1970ean, langa hori abenduan izan zen, baina, ordutik, pixkanaka aurreratu da, aztarna ekologikoa handitu delako eta planetak leheneratzeko duen gaitasuna murriztu delako. 2023an aurrerapen txiki bat egon bazen ere, epe luzerako joerak kezkagarria izaten […]

Gehiago irakurri →

MONTECABRAS BIODIBERTSITATEAREN ETA INGURUMEN-HEZKUNTZAREN OASI BIHURTU DA

Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak Montecabras bisitatu du gaur goizean, biodibertsitatea hobetzeko proiektuan egindako aurrerapenak ospatzeko. Ekimen horrek helburu du eremuko aberastasun naturala berreskuratzea eta eremuak aisialdi arduratsurako eta ingurumen-hezkuntzarako esparru gisa daukan balioa handitzea.   Montecabras mendia Bilbo eta Erandio artean dago. 2023ko abenduaz geroztik, jarduketa handiak egin dira bertan, […]

Gehiago irakurri →

UDAN TXORIAK HAZIEKIN ELIKATZEKO SEGURTASUN-AHOLKUAK

Emma Greig doktoreak zuzentzen du Cornell Unibertsitateko Ornitologia Laborategiko FeederWatch proiektua, eta hamar urte baino gehiago eman ditu hegaztiak janontzietan aztertzen. Hemen daude udan hegaztiak modu seguruan elikatzeko bere aholkuak. Haziak lehor eduki. Udako klima epel eta hezeak lizun-potentziala sortzen du. “Lizun batzuek aflatoxina sortzen dute, hegaztientzat hilgarria den azpiproduktua”, dio Greigek. Udan janontziak erdira […]

Gehiago irakurri →

BINILOAK

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak hogeita hamar informazio-binilo ipini ditu hiriko kaleetan, eta informazio-liburuxka bat banatuko du etxe guztietan, aditzera emateko non dauden udalerri osoan zehar kokatu diren aterpe klimatikoak eta zeintzuk diren aterpe klimatikoen sarearen zerbitzuak. Horrela, Bilboko aterpe klimatikoen kokapena eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutaraziko dira.

Gehiago irakurri →

AREATZAN JARRI DEN URTUTAKO TERMOMETRO BATEK IRAGARRI EGINGO DU BILBOKO BABESLEKU KLIMATIKOEN HEDAPEN KANPAINA

Muturreko beroaren ondorioak irudikatzen dituen tamaina handiko termometro hori erabiliz, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak herritarren arreta erakarri nahi du, goi-tenperaturak direla eta, osasuna babesteko neurriak har ditzaten.   Hala, Areatzan jarri den urtutako termometroak hasiera emango dio Bilboko babesleku klimatikoak non dauden jakiteko eta herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak ezagutarazteko kanpainari, batez ere, tenperatura altuen ondorioak […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!