Ba al zenekien zure dietak asko egin dezakeela klima-aldaketaren aurka?
Ez izutu; ez gara 2.500 kalorien dietaz ari. Elikadura-motaz dihardugu, eta horrek klima-aldaketan duen eraginaz. Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitateak arestian egindako azterketa baten arabera, Estatu Batuetan berotegi-efektuko gas-isurtzeak % 17 murrizten lagun dezakete dieta osasungarrienek. Izan ere, dieta osasungarriak ez du gure organismoan soilik eragiten, ingurumena zaintzeko modu eraginkorra ere bada.
Zeren eta, erdi-mailako estatubatuar batek jaten dituen animalia-jatorriko elikagai ugarien ondorioz, elikagaien ekoizpenak sortzen baititu herrialde osoko berotegi-efektuko gas guztien % 30.
Azterlan horren arabera, Estatu Batuetako berotegi-efektuko gas-isurtzeak % 17 murrizten lagun dezakete dieta osasungarrienek.
Beraz, barazki eta fruta gehiago kontsumitzea ez da osasuntsu eta modu orekatuan jateko era bat soilik, berotegi-efektuko gas-isurtzeak murrizteko keinu txiki bat ere bada.
Kontsultatu albiste osoa National Geographicen