MIMETISMOA, KAMUFLAJEA ETA APOSEMATISMOA

Animaliek, euren biziraupen-tasa handitu nahian, eboluzionatu egin dute eta tasa hori handitzea lortzeko moduak lortu dituzte. Helburu hori lortzeko moduetako bat mimetismoa da, baina termino hori ez da kamuflajearekin nahastu behar. Batzuetan sinonimo gisa erabiltzen ditugu, baina biologikoki ongi bereizitako bi termino dira. Hala ere, biek ahalbidetzen dute biodibertsitatea areagotzea.

Mimetismoa da organismo batek, berarekin harremana duen beste organismo baten ezaugarri bat edo gehiago imitatzeko gaitasuna, onuraren bat lortzeko helburuarekin. Kamuflajea, ordea, organismo batek ingurumen-ezaugarri batzuk kopiatzeko gaitasuna da, edo bere harrapariek oharkabean pasatzea ahalbidetzen dion kolore disruptiboa garatzeko gaitasuna.

Mimetismoaz baliatzen diren animaliek presio selektibo etengabea dute, eta saiatzen dira beren “ereduekin” gero eta antz handiagoa izaten; aldi berean, “eredu” horiek ere bereizte-modu propioak bilatzen dituzte.

Bi termino horiez gain, beste bat ere badugu: APOSEMATISMOA. Aposematismoa da arriskutsuak izan barik animalia arriskutsuen abisu-ezaugarriak (kolore deigarriak, adibidez) hartzen dituzten animalien estrategia. Horrela, harrapariak ez hurbiltzea lortzen dute.