ONDDOAK: KLIMA ALDAKETAREN AURKA BORROKATZEKO ALIATU BERRIA

Ingalaterrako unibertsitate batean egindako ikerketa batetik ateratako aurkikuntza baten arabera, onddoek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko garrantzitsuak dira. Onddoek, landareek bezala, CO2 xurgatzen eta pilatzen dute.

Badakigu urte batzuetatik hona atmosferako berotegi-efektuko gasen kopuruak nabarmen egin duela gora duela. Biztanle-kopuruaren, munduko ekonomiaren eta bizitza-mailaren (kontsumoari lotuta) hazkundearekin batera, berotegi-efektuko gasak ere hazi egiten dira, eta kalte handia egiten diote planetari.

Lehorreko landare gehienek,  % 70 eta % 90 artean, harreman sinbiotikoak eratzen dituzte onddo mikorrizikoekin. Harreman sinbiotiko horri esker, onddoek nutriente mineralak transferitzen dizkiete landareei, eta haiengandik karbonoa lortzen dute. Karbono hori mizelioa hazteko erabiltzen dute onddoek eta, horrela, lurzorua sakonago esploratzeko. Horregatik, beti pentsatu izan da landareek xurgatutako CO2a lurrerantz mugitu behar zela, baina orain arte ez da jakin onddo mikorrizikoek CO2 kopuru handia pilatzen zutela.

Ingalaterrako Sheffield unibertsitatean zientzialariek egin berri duten ikerketa baten arabera, onddo mikorrizikoek urtero lur azpian metatzeko gai diren CO2 kantitateen kalkulua eginda dago. Hau da: 13,12 gigatona, erregai fosilen emisio globalen % 36ren baliokidea.