ZUHAITZAREN MUNDUKO EGUNA

Zuhaitzek eta basoek airea garbitzen dute eta klima erregulatzen laguntzen dute.  Horiek garrantzia eta inpaktu kalkulaezina dute ingurumenean. Zoritxarrez, planetako birikak arriskuan daude, urtero 10 milioi hektarea baso inguru galtzen baitira. Hori dela eta, zuhaitzen garrantzia ezagutzera emateko, gaur zuhaitzaren eguna ospatzen dugu, herritarrak jabetu daitezen zuhaitzak babestearen premiaz.

Zuhaitzek funtsezko zeregina dute ingurumenaren kontserbazioan:

  • Oxigenoa askatzen dute eta CO2 biomasa bihurtzen dute, berotegi-efektua murriztuz.
  • Uholdeak saihesten laguntzen dute, ziklo hidrologikoak erregulatuz.
  • Lurzoruen higadura prebenitzen dute, nekazaritzaren garapenari lagunduz.
  • Landare, hegazti, ugaztun, narrasti eta anfibioen eta bestelakoen habitata dira.
  • Klima erregulatzen laguntzen dute, batez ere gizakiak sortutako klima-aldaketaren ondorioak murriztuz.
  • Sendagaiak, elikagaiak, papera, erregaia (zura eta ikatza), zuntzak eta beste material natural batzuk (kortxoa, erretxinak eta kautxua) egiteko lehengai-iturri dira.
  • Oihane inguruetan giro hezea sortzen laguntzen dute.

BITXIKERIAK:

  • Duela gutxi egindako azterlan baten arabera, 60.065 zuhaitz-espezie inguru daude.
  • Basoak karbono-erreserborio ezinbestekoa dira, karbonoaren ia 289 gigatona pilatzen baitute.
  • Basoen eta zuhaitzen deforestazioak urteko CO2 emisioen % 15 egiten dute mundu osoan, eta ibilgailuek, itsasontziek eta beste garraiobide batzuek sortzen dutena gainditzen du.
  • Munduko basoen % 12 biodibertsitatea kontserbatzeko dira.