ZEINTZUK DIRA “INTSEKTIZIDA NATURALTZAT” JOTZEN DIREN ETA BABESTU BEHAR DIREN HEGAZTIAK?

Hegazti urbanoen artean badira 3 espezie babestu beharrekoak, haien populazioa murrizten ari delako eta, gainera, zeregin garrantzitsua betetzen dutelako intsektuen izurrien aurkako borrokan: sorbeltz arrunta, enara arrunta eta enara azpizuria. Nahiz eta intsektizida naturaltzat hartzen diren hegazti-espezie bakarrak ez izan, eraginkorrenak dira.

Hegazti horiek legeak babestuta daude; beraz, debekatuta dago haien habiak suntsitzea. Haatik, habiak maiz suntsitzen dira, eraikinetan egiten dituztelako habiok, eta pertsona batzuek ez dituzte ongi ikusten estetikaren eta garbitasunaren ikuspegitik. Eraikinetan eraberritze-lanak egiten direnean suntsitu ohi dira habiak, haien baldintzak aldatuz edo ezabatuz (baoak ixtea, teilatu-hegalak kentzea). Gainera, eraikin berriak egiten direnean, horma lauak jartzen dituzte eta horrek eragotzi egiten du habiak egitea.

Hiru espezie horiek dituzten mehatxuetako batzuk, besteak beste, hauek dira: habia-tokiak suntsitzea eta plagizidak erabiltzea, elikagai nahikorik ez izatea dakarrena. Mehatxu dira baita, kutsadura eta klima-aldaketa, dagoeneko euren migrazioetan antzematen den legez.