PLANETA BABESTEARREN, BIRZIKLATU OLIOA
Olio erabilia birziklatzea planeta zaintzen lagun dezakeen keinu bat da. Olioa isurbidetik behera isuriz gero, kutsadura areagotzen dugu, egun naturari mehatxu egiten dion kutsadura hori, hain zuzen. Litro bat olio erabili isuriz gero (dela sukaldean, industrian edo motorretan erabilia), milaka litro ur kutsa dezakegu. Araztegietan, hondakinik zailenetako bat da desegiten.
Olioa ibaietara edo itsasora iristen bada, arriskuan jartzen ditu ur-ekosistemak. Eragotzi egiten du oxigeno-trukea gerta dadin eta argia igaro dadin. Hori dela eta, ibaiak edo itsasoak egoera horretan irauten badu, inguruan bizi diren animaliak eta landareak hiltzen hasiko dira. Olioek, gainera, metal astunak ere badauzkate (elementu kimiko horiek mehatxu dira urarentzat eta lurzoruarentzat), eta ingurumenean are 15 urte ere iraun dezakete.
Olio erabilia birziklatuz eta hura biltzeko puntuetan utziz behar bezala kudeatzeko, hara zer onura lortzen diren:
- Eragotzi egiten da hondakina ingurumenean gera dadin, eta, hori bera, lagungarri da planeta onik zaintzeko.
- Eragotzi egiten da C02-a isur dadin. Olio birziklatu tona bakoitzeko, 3 tona C0-2-isurtzea saihesten da.
- Ez da egin behar horrenbeste ahalegin hondakin-uren araztegietan, eta, beraz, dirua ere aurrezten da.
- Etxebizitzetan saneamendu-sistemak oztopatzea eta usain txarrak saihesten dira.
- Osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen mikroorganismoak garatzea eragozten da.
- Lehengaiak eta energia aurrezten da.
Birziklatu aurretik, berrerabili ote daitekeen pentsatu behar da (Birziklatu aurretik kontuan hartu behar den aukera). Esate baterako, olioarekin artisau-xaboiak, kandelak, kremak eta beste egin daitezke.