Argia zuk behar duzu. Gela hutsik badago, alferrik da
Behar ez denean, argia itzali, erraza da. Horixe nahikoa da energia aurrezteko eta, hala, aldaketa klimatikoa moteltzeko. Gelatik momentutxo bat irten behar baduzu ere, itzali argiak. Pizten eta itzaltzen huskeria bat gastatzen da. Kontsumo baxuko bonbilla bat piztea 10 segundoz piztuta edukitzearen parekoa da.
Etxeko pasillo eta geletan 5 lanpara itzaltzea – behar ez dituzunean esan hai dugu- nahikoa da urteko fakturan 60 € aurrezteko eta guztira 400 kg CO2 gutxiago isurtzeko.
Ahal den guztietan, ikasteko, sukaldean aritzeko edo jolasteko, argi naturala erabili. Hormetan eta sabaietan kolore argiak erabiltzen baditugu, argi naturala hobeto aprobetxatuko dugu eta argi artifizial gutxiago beharko dugu.
Atarietan, garajeetan eta eraikinaren leku erkideetan, interesgarria da jende-detektagailuak jartzea, argiak automatikoki piztu eta itzaltzeko. Etxean kontsumitzen dugun energiaren % 10 argitan joaten da.