Zer egin ahal duzu zuk?
Energia-kontsumoa

Izan zaitez eraginkorra energiarekin

ERANTZUN LABURRA

Ingurunean dugun eragina murrizteko, energiaren erabilera eraginkorra ere egin behar dugu. Biztanleriak era askotan lagun dezake energia berriztaezina sortzeak eta energia gehiegi kontsumitzeagatik energia hori xahutzeak dakartzaten ondorio kaltegarriak arintzen. Jarraian, ideia batzuk ematen dizkizugu:

  • Bonbilla goriak edo halogenoak Led bezalako bonbilla eraginkorrago batzuez ordezkatu.
  • Deskonektatu une horretan erabiltzen edo kargatzen ari ez zaren aparatu elektriko guztiak.
  • Galdetu zure energia-hornitzaileari kontagailu adimenduna instalatzeko aukera daukazun.
  • Energia-hornitzaile “berde” batera aldatu.
  • Ahal izanez gero, eguzki-panelak instalatu zure etxebizitzan edo negozioan.
  • Ondo isolatu zure etxea, gehiegizko aire girotua edo berokuntza ez kontsumitzeko.
  • Instalatu termostato programagarriak, zure etxeko klimatizazio-sistemak eraginkortasunez maneiatzeko.
  • A+, A++ eta A+++ etxetresna elektrikoak eros itzazu.

ERANTZUN LUZEA

Bilbo posizio pribilegiatuan dago munduko beste hiri askoren aldean, baina, hiri garatu eta berritzaile bateko herritarrak garenez, ondasun edo zerbitzu gehiago kontsumitzen ditugu. Ondasun edo zerbitzu horiek ekoizteko energia asko behar da, eta energia hori, gehienetan, erregai fosiletatik dator, ingurumenean kalteak sortuz – konponezinak batzuetan.

Klima-aldaketaren efektuak murrizteko funtsezko premisetako bat atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea gutxitzea da. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da energia berriztagarriek protagonismo handiagoa lortzea (Euskadiren kasuan, 2030erako energia berriztagarriek azken kontsumoaren % 32 izatea eta 2016-2030 arteko energia aurrezpena % 25koa izatea espero da, EEE-ren arabera).

Kontsumo elektrikoko kooperatibak konpainia elektriko tradizionalentzako alternatiba ona dira. Gehienek kooperatiba gisa funtzionatzen dute, eta energia iturria %100 berriztagarria dela bermatzen duten merkaturatzaileak dira.

Gainera, energia berriztagarrien protagonismoa handitzeak Garapen Jasangarrirako 7. (energia eskuragarria eta ez kutsagarria) eta 11. (hiri eta komunitate jasangarriak) Helburuak lortzen lagunduko du.

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK

Bilboko Udalak SURBISA Udal Sozietatea ipintzen dizu eskura, hiriko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko lanak sustatzeaz arduratzen den Erakundea. Horrela, zure etxea eta komunitatea energetikoki jasangarriagoak izango dira.

Gainera, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean zure eguneroko bizitzan energia aurrezteko aholku interesgarriak dauzkazu.

Era berean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) webgunean ere 1 – 6 ordu bitarteko doako ikastaro digital batzuk aurkitu ditzakezu, energia-aurrezpenari buruzko ezagutzak zabaltzeko eta hauek praktikara eramateko, zure ingurumen-inpaktua murrizten laguntzeko.

ENERGIA MURRIZPENAREKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Hona hemen  Bilbo Karbonoan Neutroa Ingurumen Estrategiaren erronkaren parte den kontsumo energetiko jasangarri ereduan oinarritzen diren zenbait aholku, zure kontsumo energetikoa murrizten animatzeko:

Bonbilla goriak edo halogenoak Led bezalako bonbilla eraginkorrago batzuez ordezkatu, eta energia eta dirua aurreztuko duzu.

Erabiltzen ari ez zaren logelen argiak itzali, eta, normalean ahazten bazaizu, mugimendu-sentsoreak ezarri, automatikoki pizteko eta itzaltzeko.

Ez erabili beroegi dagoen ura. Berogailua 30-35ºC-tan doitu dutxatzen zaren bitartean energia aurrezteko.

Jaitsi pertsianak, egun beroetan eguzki-erradiazio gutxiago sar dadin eta zure etxea gutxiago berotzeko, eta egun hotzetan, etxe barruko beroa mantentzeko. Eta aireztatu zure etxea, udan goizeko eta gaueko ordu freskoetan, eta neguan eguerdiko ordurik beroenetan.

Hobe haizagailu bat aire girotu bat baino (AG), haizagailuek AG-ek baino askoz energia gutxiago kontsumitzen baitute.

Isolamendua hobetu, beira bakarreko leiho zaharren ordez beira bikoitzekoa jarri. Zure etxea isolatzeko bereziki diseinatutako leiho hauekin, % 50 – 70 arteko beroa edo aire hotza galtzea saihesten da.

Erreparatu etxetresna elektrikoen sailkapen energetikoaren etiketei, eta erosi eraginkortasun handiena erakusten duten gailuak (A+, A++ eta A+++).

Egiaztatu labea behar bezala ixten dela. Gainera, labea aldatzeko asmoa baduzu, aukeratu A kategoriako eredu bat, 200 € inguru aurreztu ahalko zenuke bere bizitza baliagarrian zehar.

Platerak ez garbitu eskuz ontzi-garbigailua baduzu, ontzi-garbigailu modernoek ur eta energia gutxiago erabiltzen dute (eta gehienek “EKO” programa bat dute), baina beteta egon arte itxaron ezazu martxan jarri baino lehen.

Garbigailua erabat bete ezazu (baimendutako muga errespetatuz), eta tenperatura baxuan garbitu. Saiatu lehorgailua ez erabiltzen.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!