ERANTZUN LABURRA:
Klima-aldaketa eskualde- eta mundu-mailan gertatzen den klima-patroien aldaketa da. Aldaketa hauek oso adierazgarriak izaten dira tenperatura globalean, prezipitazioetan, haize patroietan eta denboran zehar gertatzen diren klimaren beste osagaietan.
ERANTZUN LUZEA:
Gehien erabiltzen diren definizio zientifikoen artean Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC, ingelesezko siglen arabera) proposatzen duena dago. Honek, klima-aldaketa datuen edo estatistiken bitartez neurtu eta aztertu daitekeen, eta aldi luzeetan iraunkorra den (orokorrean 10 urte edo gehiago), klima egoeraren aldaketa dela adierazten du. Klima-aldaketa hurrengo prozesu naturalen ondorioz gerta daiteke:
Edo, giza jarduerari dagokionez:
Klima-aldaketari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, hurrengo esteketan gai honen inguruan atera diren azken txosten zientifikoak kontsultatzera gonbidatzen zaitugu.
ERANTZUN LABURRA:
Klima-aldaketa gure planetaren berotzearen ondorioz sortzen da, BEG-ak atmosferan kontzentratzeagatik. Hala nola:
Carbono dioxidoa (CO2), Metanoa (CH4), Oxido nitrosoa (N2O), Ozonoa (O3), Ur-lurruna (H2O), Klorofluorokarburoak (CFCs)
Gas hauek bi jatorri desberdin izan dezakete:
Honek, epe luzera, klima-patroietan aldaketak eragiten ditu, eta hurrengo ondorioak ekar ditzake:
Oso garrantzitsua da nabarmentzea, klima-aldaketa arrazoi naturalengatik edota giza jardueren ondorioz sor daitekeela.
Era berean, klima-aldaketa eta berotze globalaren artean bereiztea oso garrantzitsua da ere:
Berotze Globala vs Klima-aldaketa:
Zeintzuk dira berotegi-efektuko gas nagusiak?
Fenomeno natural hauek sortzen dituzten berotegi-efektuko gas (BEG) nagusiak hauek dira:
Nola sortzen dira berotegi-efektuko gasak?
BEGik garrantzitsuenetako bat eta gaur egun kontzentraziorik handiena duena, CO2 da. IPCC-ak CO2-a gas natural bezala definitzen du, erregai fosilen errekuntzaren azpiproduktu bezala hain zuzen. Erregai fosil hauen jatorria petrolioa, gasa edo ikatza bezalako karbono fosil metaketetan, biomasaren errekuntzan, lurzoruaren erabileraren aldaketetan edo beste industria prozesu motetan (zementuaren produkzioan, adibidez) egon daiteke.
CO2-a Lurraren oreka erradioaktiboan eragin gehien duen BEG da, erradiazio infragorriak xurgatzerakoan planetaren tenperatura igotzen baitu. Hau, berotegi efektuko beste gasak neurtzeko erreferentzia bezala erabiltzen da, eta horren ondorioz, bere berotze globaleko ahalmena 1 da.
Gaur egun, gas honen kontzentrazio atmosferikoa 400 milioi parte (ppm) baino handiagoa da, eta zifra hori urtero handituz doa.
CO2-ak atmosferan duen handiagotzearen eboluzioa ezagutu nahi izanez gero, Administrazio Nazional Ozeaniko eta Atmosferikoaren (National Oceanic and Atmospheric Administration, NOAA) webgunea ikustera gonbidatzen zaitugu. Honek, mundu osoan zehar sakabanatuta dauden behatoki desberdinek lortutako CO2 neurketak batzen ditu.
ERANTZUN LABURRA:
Klima-aldaketak Lurrean ondorio ugari ditu, hauek gizaki guztiei era zuzenean eta zeharkakoan eragiten die. Horietako ondorio batzuk hurrengoak dira:
ERANTZUN LUZEA:
Argi dago, 4.500 milioi urte dituen Lurrak, gu iritsi baino lehen era askotako klima-aldaketak jasateko denbora izan duela.
Hala ere, gaur egungo klima-aldaketan gizakien jarduerak zerikusia izan duela eta kasko polarren desizoztea eta bero handiagoa bakarrik eragiten duen zerbait ez dela azpimarratu behar da. Gainera, honen eragina ez da soilik ondorio zuzenenak jasaten dituzten animalia eta landareetan nabaritzen; era desberdin askotan planeta osoan zehar hedatzen dira.
Bilbon eragina izan ahal duten fenomeno honekin loturiko arazoak hurrengoak izan daitezke:
Aurrekoa kontuan izanik, klima-aldaketaren ondorioek eta aurreikuspen eta eredu hipotetikoek ez dute ezer onik iragartzen.
Euskadin eta Bilbon espero diren klima aldaketaren ondorioak hobeto ezagutu nahi badituzu, hurrengo esteka ikustera gonbidatzen zaitugu.
Ongi etorri BioBilbao-ra!
Webgune honen gai nagusia klima-aldaketa da. Gure helburua, fenomeno honen eta haren eraginen berri emateaz gain, ohitura batzuk aldatzearen bidez zure bizi-kalitatea eta ingurumena hobetzeko modu eta neurri desberdinak erakustea da.
Osasuntsu eta zoriontsu egoteko, beste gauza askoren artean, aire eta ur garbia, elikagai elikagarriak eta energia elektrikoa behar ditugu eta, ondasun hauek modu iraunkorrean gozatu ahal izateko, naturarekin harmonian bizi behar dugu.
Azpimarratu beharra dago Bilboko Udalak, arazoaz jabetuta, bat egin zuela klima-aldaketara egokitzeko Europako RESIN proiektuarekin. Proiektu horren bidez, hiriek klima-aldaketara egokitzeko estrategiak diseinatu eta ezartzeko tresnak garatu zituzten, toki-testuinguruak kontuan hartuta. Proiektuak klima-aldaketara egokitzeko prozesua planifikatzean erabil daitezkeen metodoak konparatu eta ebaluatzea zuen helburu, egokitze-estrategien estandarizazio formalerantz aurrera egiteko.
Eskuratutako esperientziaz baliatuz eta garatutako lanei jarraipena emateko, Bilbok Klima Aldaketetara Egokitzeko Plan propioa garatu zuen, elementu hauek oinarri dituena: sua, ura, harria eta hazia. Puntu hauetan, bero-boladen (sua) eta uholdeen (ura) aurkako egokitzapena eta arintzea, tokiko gaitasunak sendotzeko ekintzak (harria) eta ezagutza, hezkuntza eta gobernantzaren sorkuntza (hazia) eztabaidatzen dira.
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!