Plastikoak ozeanoetan degradatzeak uraren azidotasuna areagotzen du

Bartzelonako Itsas Zientzien Institutua (ICM-CSIC) líder izan duen azterlan batek erakusten du itsasoa azidotzen laguntzen duela eguzki-argiak ozeanoan eragiten duen plastikoaren degradazioak.

Ura azidotzea eta plastikoen kutsadura dira ozeanoek dituzten arazo handietako bi. Kalkuluen arabera, urtero 13 milioi tona plastiko iristen dira itsasora, eta 250.000 tona inguru gehiago ari dira flotatzen ozeano osoan.

Eguzki-izpien argi ultramorea da plastikoa degradatzeko eta zahartzeko arrazoi nagusia. Mikroplastiko bihurtzen dira plastikoak. Mikroplastiko horiek degradatzen jarraitzen dute konposatu kimikoak itsasora askatu arte. Horietako asko azido organikoak dira eta horren ondorioz, uraren PHa jaisten da, azidotuz.

Hala ere, plastikoaren degradazio-prozesu horretan CO2 ere sortzen da, eta askatzen denean itsasoan erreakzionatzen du eta pH-a jaistea eragiten du.

Gainera, ikertzaileek frogatu zuten plastiko zaharrek plastiko berriek baino karbono organiko gehiago askatzen dutela.

Hortaz, plastiko zaharrek oraindik ere ozeanoak gehiago azidotzen laguntzen dute.

Horrek ondorio negatiboak eragiten ditu biodibertsitatean, itsas ekosistemen oreka aldatzen baitu. Adibidez, ozeanoen azidotasuna areagotzearen ondorioz, organismo batzuek, koralek adibidez, ezin dute beren eskeletorik mantendu, eta heriotza eragiten die.