Ibiltzea: bilbotarren % 73ak gogokoen duen garraio mota.
Alphabet-ek 2021ean egin zuen “Mugikortasun-ohituren erradiografia” izeneko azken txostenaren arabera, ibiltzea da bilbotarren % 73ak gogokoen duen garraio mota. Ohitura hori gehien erabiltzen duen Espainiako hiria da.
Pandemiak, osasunean ez ezik, mugikortasunean eragin zuen. Garraio publikoko joan-etorriak (trenez, autobusez, metroz eta tranbiaz) koronabirusaren ondorioz murriztu dira 2019tik: batetik, garraio publikoan kutsatzeko beldurra dago eta, bestetik, telelana zabaldu da. Hala eta guztiz ere, hainbat garraio modu eskaintzen dira.
Aitzitik, Estatuan, auto pribatuaren erabilera 2019tik 2021era gehitu da (% 43tik % 50era), kutsatzeko beldurraren eraginez. Joera hori Estatuko hiri guztietan antzeman da. Hala eta guztiz ere, Bilbo da autoa gutxien erabiltzen duen hiria. Gainera, % 22ak bakarrik erabiltzen du hiriaren erdigunera joateko. Ibilgailu elektrikoei dagokienez, haien erabilera apur bat gehitu da 2019tik hona.
Jendearen % 18ak adierazi du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak erabiltzen dituela: motorrak, bizikletak eta patinete elektrikoak. 2019an baino % 5 gehiago dira, eta Estatuko batez bestekoa (% 15) baino hiru puntu gehiago.
Teknologia berriei esker, Estatuko herritarren % 82ak bere mugikortasuna Google Maps edo antzeko aplikazioen bidez, garraio publikoaren aplikazioen bidez eta beste batzuen bidez kudeatzen du.