Babestu zizareak.
Zizareak elikadura-katearen ezinbesteko elementuak dira. Etengabe birziklatzen dute materia organikoa, esaterako hosto lehorrak eta deskonposizio-prozesuan dauden bestelako landareak. Horrela, kalitate oneko humusa sortzen laguntzen dute eta guk kontsumitzen ditugun fruituak eta barazkiak hazten diren lurraren emankortasuna bermatzen dute.
Gainera, beren zuloak lurra harrotzen dute eta, horri esker, sustraiak ondo garatzen dira eta ura azkar iragazten da sakonera landareek xurga dezaten. Bestalde isurketa eta erosio fenomenoak mugatzen dituzte garai euritsuetan.
Zaindu itzazu balio handiko laguntzaile horiek, ongarri edo pestizida kimikoen erabilera mugatuta eta lurra bi kirteneko aitzurraz landuta.