BILBOKO UDALAK 2022KO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA JARRI DU ABIAN

Laguntza ekonomiko hauek 11 jarduera-eremutan banatuko dira: Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Jaiak, Berdintasuna eta genero indarkeriaren erauzketa, Inmigrazioa eta Kulturartekotasuna, Gazteria, Ingurumena, Partaidetza eta Barrutiak, Osasun eta Kontsumoa.

Argazkia: Ana Sonia Landaburu Alonso

Ingurumenaren esparruan, bi diru-laguntza lerro jarri dira abian:

  • Jasangarritasuna, Mugikortasuna eta Klima-Aldaketa. Entitate onuradunak Bilboko irabazi-asmorik gabeko edozein entitate izango dira, guraso elkarteak eta ikastetxeak izan ezik. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean hasiko da eta 2022ko otsailaren 18an amaituko da.
  • Helburua da herritarrak sentsibilizatzea ingurumen-jasangarritasunaren, klima aldaketaren, mugikortasunaren eta biodibertsitatearen arloan, eta parte-hartzea sustatzea Bilboko ingurumena hobetzen lagunduko duten programen, jardueren eta ekintzen garapenean.

L1_2022_Sostenibilidad__movilidad_y_cambio_climatico_vd_eusk

  • Auzoko bihotz berdeen ingurumen eta gizarte hobekuntza, eskolako agenda 2030en bidez. Entitate onuradunak Bilboko Eskolako Agenda 2030en parte hartzen duten ikastetxeak eta lehen hezkuntzako ikastetxeak edota ikastetxeotako gurasoen elkarteak izango dira.
  • Bilboko Eskolako Agenda 2030en parte hartzen duten ikastetxeetako eta lehen hezkuntza bakarrik ematen duten Bilboko ikastetxeetako jarduerak sustatzea da helburua. Jarduera horien bidez, ikastetxeak kokatuta dauden auzoetako ingurumen eta gizarte arloko hobekuntza lortu nahi da, taldeekin, elkarteekin eta familiekin lankidetzan jardunez. Era berean, ingurumen kontzientzia sustatu nahi da, eta ikasleek auzoko bizimoduan parte hartzea.

L2_2022_Mejora_Ambiental_y_social_de_los_corazones_verdes_de_barrio__2022_eusk

Eskaerak udalaren web orriaren edo udal erregistroaren bidez egin ahal izango dira.