BILBOKO UDALAK GAI ORGANIKOAK BIRZIKLATZEKO KONPROMISOA HARTUTA DUTEN FAMILIAK SARITZEN JARRAITZEN DU, ANTZERKIRAKO SARRERAK ZOZKETATUZCON EL RECICLAJE DE LA MATERIA ORGÁNICA, SORTEANDO ENTRADAS DE TEATRO

 

  • Gaur, barikua, otsailak 15, antzerkirako bina sarrerako 8 sorta zozketatuko dira gai organikoak edukiontzi marroietan birziklatzen dituzten familien artean (barruti bakoitzeko, sorta bat), Arthur Millerren “El precio” antzezlana ikusteko, Arriaga antzokian.
  • Ekimen honen bidez, “Kaixo, organikoa” kanpainan parte hartzen duten pertsonak saritu nahi ditugu, eta oraindik egin ez duten herritarrak gai organikoen birziklatzean parte hartzera animatu.
  • Dagoeneko 25.415 familia ari dira gai organikoak birziklatzen, eta horri esker bilketa % 181 gehitu da. Iaz 1.619,83 tona gai organiko jaso ziren, konpost bihurtzeko.
  • Gainera, edukiontziak auzo guztietan jarri dira. 2017an 371 edukiontzi marroi baino ez zeuden hiri osoan, eta 2018an 1.346 edukiontzira iritsi gara Bilbo osoan.

 

Bilboko Udalak birziklatzearekin eta ingurumenarekin konprometituta dauden familiak saritu gura ditu. Horregatik, gaur zenbait zozketa hasiko ditu, etxeko gai organikoak birziklatuz “Kaixo, organikoa” kanpainarekin bat egin duten familien artean.

Helburua, gai organikoak birziklatzeko egindako ahalegina eta izandako inplikazioa saritzea. Gainera, herritarrak birziklatzearekin bat egitera, eta gai organikoak etxean bereizi eta gero edukiontzi marroian sartzera animatu nahi ditugu. Biltzen den gai organikoa konpost bihurtzen da gero.

Gaur, otsailak 15, barikua, Bilboko Udalak antzerkirako bina sarrerako zortzi sorta zozketatuko ditu (barruti bakoitzeko sorta bat zozketatuko da) edukiontzi marroia erabiltzen duten familien artean, Arthur Millerren “El precio” antzezlana ikusteko, Arriaga antzokian.

Edukiontzi marroia erabiltzeko izena emanda dagoen familia bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta zozketa ausaz egingo da, barruti bakoitzeko zenbaki irabazle bat sortuz. Zozketa irabazten duten familiei telefonoz deituko diegu gaur bertan. Sarituek otsailaren 18tik (astelehena) 20ra (eguaztena) artean batu beharko dituzte sarrerak Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailean.

Saritutako familiei zuzenean deitzeaz gain, Kaixo-ren webgunean, http://www.kaixorganikoa.com sarituen zerrenda argitaratuko da, txartel pertsonalizatuaren zenbakiarekin identifikatuz.

Hauxe da “Kaixo, organikoa” kanpainarekin bat egin duten eta telefono zenbakia (finkoa edo sakelakoa) eman duten familia bilbotarren artean egingo den estreinako zozketa, baina urtea amaitu baino lehen gehiago egingo dira. Zozketa hau Kultura Sailari esker egingo dugu: sarrerak berak eman ditu, Arriaga antzokiaren bidez.

Dagoeneko 25.415 familia ari dira gai organikoak birziklatzen, eta horri esker bilketa % 181 gehitu da. Iaz 1.619,83 tona gai organiko jaso ziren, konpost bihurtzeko.

Gainera, edukiontziak auzo guztietan jarri dira. 2017an 371 edukiontzi marroi baino ez zeuden hiri osoan, eta 2018an 1.346 edukiontzira iritsi gara Bilbo osoan.

2018an edukiontzi marroia jarri da Bilboko auzo guztietan. Bosgarren edukiontzia 2019rako barruti guztietara hedatzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Konpromisoa bete ez eze, data aurreratu ere egin du. Gainera, iaz, auzo guztietan informazio-kanpaina egin zen, herritarrei edukiontzi marroiak nola erabili behar diren eta gai organikoen edukiontzi hauetan zer hondakin birziklatu ahal diren azaltzeko. Horrela, herritarrak hondakin organikoak birziklatzera animatu eta kontzientziatu nahi izan ditugu. Kontzientziazio hori Bilboko 25.000 familia baino gehiagorengana iritsi da.

Baina, auzoz auzoko kanpaina hori amaitu den arren, interesa duten familiek izena eman dezakete oraindik ere, herritarrentzako arretako telefonora deituz, 900 456 888, edo posta elektronikoaren bidez, info@kaixorganikoa.com.

Edukiontzi marroiaren kanpainarekin bat egin duten pertsonek dohainik jaso dute gai organikoak egoki birziklatzeko beharrezkoa den materiala: zakarrontzia, poltsa biodegradagarriak, txartel pertsonala eta birzikla daitezkeen produktu guztiak adierazten dituen imana. Material hori izena ematen duten pertsona guztiei emango zaie aurrerantzean ere. Gainera, poltsa biodegradagarriak barrutietako udaltegietako makinetan jaso daitezke, txartel pertsonalizatuaren bidez.

Gaiak bereizita jasoz gero, hobeto aprobetxatzen dira hondakinak, gai organikoa gehiago birziklatzen da, ingurumenerako, ekonomiarako eta osasunerako dituen abantailengatik. Sortutako hondakin guztien % 40 inguru gai organikoak dira; horregatik da hain garrantzitsua etxean ondo bereiztea eta jendearen artean kontzientzia sortzea. Horrexegatik, birziklatzearekin konpromisoa hartzen duten pertsonak saritzen jarraitu nahi dugu.