Aktibatu+ programa amaitu da ikastetxeetan, egindako lanaren aitorpenarekin
19 irakaskuntza-zentrok (ikastetxeak eta lanbide heziketakoak) parte hartu dute ingurumenaren aldeko Aktibatu + programaren seigarren edizioan. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez abiatutako ekimena da eta Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa (CTB), GARBIKER, Metro Bilbao, Eroski Taldea, Energiaren Euskal Erakundea (EVE), Iberdrola eta “la Caixa”ren Gizarte Ekintzaren babesa izan ditu. Programa honen jomuga ohiturak aldatzea da; ideia xumeen bidez eta, ingurumenbaliabideen erabilera murriztu eta horiek planetan duten eragin negatiboa txikiagoa izatea helburu duten ekintza praktikoen bidez; aldi berean, tokiko eta etxeko ekonomiari mesede eginez.
Parte hartu duten 19 zentroetatik 7k energia modulua garatu dute; helburua energiaren kontsumoa murriztea da, praktika onen bidez; eta beste hamabi “erosketa-hondakinak” moduluan zentratu dira; horren helburua hondakin gutxiago sortu eta kudeaketa hobetzea da, erosketa irizpide iraunkor, berde eta arduratsuagoak barneratuta.
Aktibatu+ programaren seigarren edizioan parte hartu duten irakaskuntza-zentroek aitortza jaso dute igaro berri den ikasturtean zehar egindako lanagatik. Energiaren moduluan parte hartu duten ikastetxeek kontsumoa murriztea lortu dute, % 12, batez beste. Gainera, beren ohituren behaketa egin duten zentro guztiek euren jokabidea hobetu egin dute, lehenengo ikuskaritzarekin alderatuta.
Erosketa-hondakinak moduluari dagokionez, hondakinen ekoizpenari buruzko analisian jasotako datuek adierazten dute 7 zentrok alderdi guztietan edo batzuetan murriztea lortu dutela eta, 4 zentrok ez dutela lortu. Ikastetxe eta lanbide heziketako zentro gehienek gaikako hondakin-bilketa hobetu dute eta, orokorrean, erosketa irizpide iraunkorrak hobetu dituztela ikusi da.
Programa amaitu duten irakaskuntza-zentro guztiek Aktibatu + programaren parte-hartze ziurtagiria jaso dute. Horretaz gain, edizio honetako 19 zentroetako parte-hartzaileek garatu dituzten lanen artean epaimahaiak batzuk aukeratu ditu eta saria jaso dute.
Aktibatu + ekimenaren baitan aurten Bilbon garatzen ari den etxebizitza programak, bere aldetik, Bilboko etxe eta familietan ohitura aldaketa hedatu nahi du, plataforma digital baten bidez Internet komunikazio euskarri eta edukien banaketarako erabili daitekeena. Kanpaina oraindik zabalik dago eta parte hartu nahi dutenek eskura dute web berezitua, baliabide sinple eta eraginkorrak dituena erosketa eta hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna jorratzeko. Plataforma horretara www.bizkaia21.eus atariaren bidez sartu daiteke, Aktibatu + atala kontsultatuta.
Erakunde sustatzaileez gain, Ingurugela (Eusko Jaurlaritza), Bilbao Metropoli 30 eta, oraingoan, RENFEk ere babestu dute ekimena.