Noticias

Murriztu edateko uraren kontsumoa

Ura nahitaezkoa da planetaren eta bertako biztanleen, hau da animalien eta landareen, orekarako. Guztientzako nahikoa dago, vaina, zoritxarrez, gaizki banatuta dago eta askotan, gaizki kudeatuta. Planetaren alderdi honetan nahikoa dugu kanila irekitzearekin edateko ura izateko. Ondorioz, denetarako erabiltzen dugu, baita kotxea garbitzeko ere. Ura aurrezteko landareak euri-urarekin urezta daitezke, hobe egunaren bukaeran (lurruntzea saihesteko) eta […]

Gehiago irakurri →

Klima-aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna

Gaur, Klima-aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da, klima-aldaketak planetan dituen ondorio kaltegarrien berri herritarrei emateko helburu duena. Klima-aldaketa planetako klimaren eta tenperaturaren aldaketa globala da, arrazoi naturalengatik epe luzera sortua. Hala ere, XIX. mendetik aurrera, gizakiaren jarduerak sortutako kutsadurak prozesu hori azkartu du. Erregai fosilak erretzea izan da arrazoi nagusia, berotegi efektuko gas kantitate handiak isurtzen […]

Gehiago irakurri →

Fakturak, hobe internetetik

Fakturak internetetik ordaintzen baditugu, paper gutxiago erabiliko dugu eta postaz bidaltzeko behar den energia guztia autteztuko dugu. Paper gutxiago erabiltzen badugu, arbola gutxiago bota beharko dugu. Kontuan izan arbola ertain batek urtean 6 bat kilo CO2 xurgatzen dituela, hau da, 40 urtez bizi bada, guztira 250 kilo. Beste zer egin, paper gutxiago kontsumitzeko eta basoa […]

Gehiago irakurri →

Ezagutu Artxanda Ekologistak Martxaneko ibilbide ekologikoarekin

Datorren urriaren 22an, larunbata, Eduardo Renovalesek (Ekologistak Martxan) gidatutako ibilbide bat antolatuko dugu Artxanda mendian barrena, Mugarik Gabeko Euskadiko Ingeniaritzak (ISF-MGI) antolatutako ‘Garapena, Lankidetza eta Teknologiak Trantsizio Ekosozialerako’ mintegiaren jardunaldien barruan. ‘Artxandatik ibilbide ekologikoa: bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa‘ ibilbideak Bilboko balio natural handieneko eremuetara hurbiltzea du helburu. Bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu […]

Gehiago irakurri →

Dendatik atera orduko, zahartu da zure mugikorra

Mugikorrak egiteko, hainbeste material erabiltzen da, esate baterako: baterian, litioa eta kobaltoa; kableetan eta zirkuitu inprimatuen plaketan, kobrea; soldaketetan, eztainua; kanpoko azalean, plastikoa; eta, kontaktuetan eta txipetan, baita urrea eta zilarra ere. Eta, lehengai horien atzetik zer dago? Baso soilduak, gatazka armatuak, ur eta lur kutsatuak… Mugikor zaharrak birziklatu eta, berria erostera zoazenean, barruko irrikei […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!