Munduko populazioaren% 10-40k errinitis alergikoa dauka, urtaroko polena dela eta. Polen gehiago egotea da klima-aldaketaren beste ondorioetako bat. Azken hamarkadan, aireak garraiatutako polen gehiago dagoela frogatu da. Zantzu batzuek iradokitzen dute landareek polen gehiago eta lehenago sortzen dutela, tenperaturak altuagoak direnean. Herbehereetan eginedako azterlan batean lortutako emaitzek adierazten dute korrelazio handia dagoela tenperaturaren eta polenaren […]
Klima-aldaketak ekosistemen funtzionamendua aldatuko du. Espezie inbaditzaile batzuk desagertu egin daitezke klima-aldaketaren ondorioz; eta, aldiz, beste batzuk bizirik atera, eta klima dela-eta lehen iristen ez ziren eremuetara hedatu daitezke. Gainera, inbasio biologikoek, klima-aldaketarekin batera, eragin dezakete nahi ez diren beste espezie batzuek migratzea (patogenoak, adibidez), edo gurera gaixotasun berriak ekartzea. Euskadin, 135 espezie inbaditzaile inguru […]
Ozeanoak planetaren % 70 baino gehiago estaltzen du eta funtsezkoa da bizitza garatzeko eta mantentzeko; izan ere, hiru mila milioi pertsona ozeanoen mende daude zuzenean. Planetako biodibertsitatearen zati handi bat hartzen dute, gutxi gorabehera 200 mila espezie identifikaturekin. Funtsezko zeregina daukate, halaber, lehen mailako produkzio globalean eta bizitzarako funtsezkoak diren mantenugaien zikloetan, esaterako nitrogenoa eta […]
Urtero legez, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatu da. Ekosistemak dira planetako bizitzaren oinarria. Ekosistemak zainduz eta babestuz zuzen-zuzenean eragiten zaio planetaren eta planetan bizi diren biztanleen osasunari, eta, beraz, ezinbestekoa da haiek zaintzea. Aurten, “Lur bakar bat” goiburuarekin ospatu da Ingurumenaren Munduko Eguna, nabarmenduz ezinbestekoa dugula bizimodu jasangarria egitea, naturarekin harmonian, eta eguneroko politiken […]
Bilboko Udalak Eskola Agenda 2030en Udal Foroaren 16. edizioa egin zuen atzo, udaletxean. Udal ordezkariak eta Bilboko 55 ikastetxetako irakasle eta ikasleak izan ziren bertan, Bilboko eta bere inguruneko jasangarritasuna hobetzen laguntzeko. Yolanda Diez alkateordeak zuzendutako osoko bilkuran, Jesus María, Ibarrekolanda BHI, Aldamiz, Fundación Peñascal, Berriotxoa eta Jesuitinas Bilbao ikastetxeetako bozeramaileek 2021-2022 ikasturtean zehar egindako […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!