Espazio naturaletan zaborra egoten da sarritan. Hondakinak naturan botatzeak eragin negatiboa dauka ingurumenean, askotan ezbehar itzelak sortuz: apurtutako kristalek animalia handiak zauritu ditzakete edo suteak piztu (gaizki itzalitako zigarroekin lupa efektua egitean), plastikoek substantzia toxikoak askatzen dituzte degradatzen direnean… Espezie animalien % 17 inguru kaltetzen dugu zaborra naturan utziz: jaten dutelako edo zaborrean harrapatuta geratzen direlako. […]
Atzo, Bilboko Eskola Agenda 2030en Ikastetxeen arteko Foroa egin zen, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren parte-hartzearekin. Ekitaldia Otxarkoaga-Txurdinagako Udaltegian egin zen eta Bilboko 50 ikastetxetako irakasleek eta ikasleek hartu zuten parte. Topaketan Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi ondokoa ere izan zen, eta ikasleek plastikoaren arazoari dagokionez iaz egindako hobekuntza-proposamenei erantzun zien. […]
Elikagai ekologikoak osasungarriak dira, elikagarriak, biodibertsitatearen lagun eta aldaketa klimatikoaren leungarri. Nekazaritza ekologikoa europar araudi batean babesturik dago, ekoizpena kontrolaturik du, eta kalitatea ere bai. Udalak, azken aldian, baratze txiki batzuk errentan ari dira eskaintzen, jendea osasuntsu bizi dadin han lan pixka bat eginez, eta, gainera, elikagai naturalak eta bertatik bertakoak sustatzeko. Bide horretatik egiten […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!