Noticias

Bilboko Udalak “Domeketan bizikletaz” jardunaldiak aurkeztu ditu, urian bizikletaren erabilera sustatzeko

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta Euskadi Fundazioak “Domeketan bizikletaz” izeneko jardunaldiak antolatuko dituzte maiatzaren 22an eta ekainaren 5ean eta 26an (domeka), herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko. Programatutako jarduerak “Bizikleta Hiria, bizikletaz hobeto-mejor en bici” kanpainaren barruan daude eta Areatzan egingo dira. Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azpimarratu du oso […]

Gehiago irakurri →

Posidon Europar Proiektuaren 3. faseko planta pilotuak instalatzeko lanak hasiko dira Zorrotzaurreko lurretan

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak 3. faserako aukeratutako bi partzuergoei (HPC ITALIA S.R.L. eta TB Teseco Bonifiche S.R.L.) eman dizkie Bilbon zoruetan kutsadura garbitzeko aukeratu diren POSIDON teknologia berritzaileen bi prototipoen landa-probetarako identifikatutako arloak. Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak zuzendu du lursail horiek aukeratutako bi partzuergoei sinatzeko ekitaldia, eta proiektuaren garrantzia […]

Gehiago irakurri →

Birziklatzearen Munduko Eguna

Gaur, maiatzak 17, Birziklatzearen Munduko Eguna ospatzen da, gizartea kontzientziatzeko sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeak duen garrantziaz. Birziklatzeari esker, klima-aldaketa gelditzen lagundu dezakegu, eta, horrela, ingurumena babestu. Hirietan edukiontzi mota desberdinak ditugu, baina non utzi behar dugu hondakin bakoitza? Edukiontzi berdea: beira. Edukiontzi urdina: kartoia eta papera. Papera eta kartoia birziklatuz, material horiek lortzeko zuhaitzen […]

Gehiago irakurri →

Bilboko Udalak gaur, maiatzak 12, ireki du 2023ko parte-hartze bidezko aurrekontuen programari proposamenak aurkezteko epea

Maiatzaren 12tik 26ra bitartean, Bilboko herritarrek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko parte-hartze bidezko Aurrekontuaren udal-programan, Bilbao.eus -eko inprimaki bat erabilita. Prozesu irekia da eta, horren bidez, uriko biztanleek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko udal-aurrekontuaren zati bat erabiltzeko moduari buruz. Prozesuan Bilbon erroldatuta dagoen edonork har dezake parte, 16 urte baino gehiago baditu. […]

Gehiago irakurri →

Bizikleta Bonuak

Udalak Bilbao Bizikleta Bonuak jarriko ditu salgai gaur, 16:00etan, urian bizikleta erabiltzea sustatzeko eta tokiko merkataritza bultzatzeko. Horrez gain, kutsadura akustikoa murriztea eta irisgarritasun eta hiri-berroneratze handiagoa lortu nahi dute, bai eta uriko ekonomia eta enplegua suspertzea ere, 2019-2023 Agintaldiko Planean ezarritakoaren ildotik. Nora Abete Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azaldu duenez, laguntzen […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!