Ekimen honi esker, auzotarrek lurra ekologikoki landu ahal izango dute, lortutakoa beren kontsumorako erabili eta naturako espazio estrategiko txikiak sortu, ingurumen-heziketako kanpainak garatzeko. Bilboko Udalak bere herritarrei eta taldeei laga dizkie Udalaren sail hauek norbere kontsumorako barazkiak ereiteko eta, batez ere, ingurumen heziketa hedatzeko lagungarria izango den esperientzia hartzeko -biodibertsitatea sustatzeko estrategiak nahi bezala-, jokabide […]
2019rako Ametzolan eraikita egongo diren 66 etxebizitza dotazionalak batuz gero, guztira 674 udal etxebizitza izango dira energia berriztagarrien sistemekin. 378 etxebizitzatan, sustapen berrietan jarri ziren eta 232 etxebizitzatan, zaharberritze-lanak egitean eguzki-panelak jarri ziren. Eguzki-energia termikoa da erabiliena, ondoren, fotoboltaikoa eta biomasa. Ametzolako etxebizitzetan mikrogenerazioa instalatuko da. Une honetan 608 Udal Etxebizitzatan daukate iturri berriztagarrietako energia-sistema […]
Ez izutu; ez gara 2.500 kalorien dietaz ari. Elikadura-motaz dihardugu, eta horrek klima-aldaketan duen eraginaz. Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitateak arestian egindako azterketa baten arabera, Estatu Batuetan berotegi-efektuko gas-isurtzeak % 17 murrizten lagun dezakete dieta osasungarrienek. Izan ere, dieta osasungarriak ez du gure organismoan soilik eragiten, ingurumena zaintzeko modu eraginkorra ere bada. Zeren eta, erdi-mailako estatubatuar […]
Interneten murgilduz gero, hainbat eta hainbat proposamen aurkituko dituzu klima-aldaketa geldiarazteko. Batzuk zentzugabeak izan badaitezke ere, gehienek funtsezko esku-hartze batzuen alde egiten dute; hona hemen: Karbono-isurtzeak murriztea, ekonomia deskarbonizatzearen bidez (erregai fosilak arian-arian energia berriztagarriez ordezkatzea da neurrietako bat, adibidez). Atmosferako karbono-soberakina atzitu eta biltegiratzea, baso-berritzearen bidez edo berrerabiltzea ahalbidetzen duten teknologia berrien bidez. Hodeiek […]
Bazenekien ospitale ertain bakarraren urteko isurtzeak 1.200 ibilgailurenen antzekoak direla eta isurtze gehienak anestesian erabiltzen diren gasenak direla? Bitxia badirudi ere, osasunaren sektoreak nabarmen samar eragiten du klima-aldaketan. Estatu Batuetan, adibidez, arlo horretatik datoz berotegi-efektuko gasen % 10 inguru. Hain zuzen ere, Estatu Batuetako osasunaren industria, herrialde bat izatekotan, 13. lekuan legoke, isurtzaile nagusien zerrenda […]
Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!