ZERGATIK BIRZIKLATU PAPERA?
Planeta leku jasangarriagoa izan dadin, eta ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruzko 12. GJHen ildotik, hainbat arrazoi daude papera eta kartoia birziklatzeko. GJH horren xedeen artean, honako hau dago:
“Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio-, murrizte-, birziklatze- eta berrerabiltze-jardueren bidez.”
Adibidez, hitz egin dezagun paper birziklatuaz. Paper birziklatuari esker, ingurumenerako onurak lortzen ditugu, hala nola:
- Elaborazioan CO2 isurpenak saihesten dira. Biltzen eta birziklatzen den paper tona bakoitzeko, 2 metro kubiko aurrezten dira zabortegian, 140 litro petrolio, 50.000 litro ur eta 900 kilo CO2 ez dira isurtzen. Gainera, hondakin berriak sortzea saihesten da, ekonomia zirkularra sustatuz.
- Energia aurreztea lortzen da. Papera egiteko paper birziklatua erabiltzen bada, eta ez zelulosa, energiaren % 60ra arte aurrez daiteke.
GARRANTZITSUA! EZ bota edukiontzi urdinera…
- Brikak: horiek edukiontzi horira bota, osagaien artean plastikoa eta aluminioa ere baitute.
- Erabilitako ahozapiak eta sukaldeko papera: bota hondakin organikoen edukiontzia.
- Pixoihalak eta konpresak: gainerako hondakinen edukiontzira bota.