Zerbait egin dezakegu herritarrok klima-aldaketaren ondorioak murrizteko? Klima aldaketari aurre egiteko aktore guztien esfortzua behar izan arren (gobernuena, enpresena edo erakundeena, besteak beste), bai, herritarrok inpaktu handia eragin dezakegu. Gure eguneroko ohituretan jokaera txiki batzuk aldatzea, erabakigarria izan daiteke gure inguruan fenomeno honen efektuak apaltzeko.
Giza espeziearen jarduerak aztarna handia uzten du gure planetan, eta aztarna horrek hurrengo belaunaldiak zer-nolako ingurunean biziko den baldintzatzen du. Gure aktibitateen ondorioz uzten dugun aztarna ezagutzeak, gure inpaktua neurtzen, eta inpaktu hori murritzeko egin beharreko aldaketak egitera lagundu gaitzake. Aldi berean, baliabideak optimizatzen eta era jasangarri batean erabiltzen lagundu ahal digu. Hori da, alegia, etorkizunean Lurrean biziko direnentzat utz dezakegun herentziarik onena.
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!