ZELAN URA AURREZTU?

Hona hemen etxean ura aurrezteko modu erraz bat:

  • Itxi txorrota dutxatu edo hortzak garbitu bitartean, eta etxetik irtetean ez utzi txorrotarik irekita.
  • Eskuak garbitzean, jarri tapoia konketan; horrela 10 litroraino aurreztu dezakezu.
  • Ez tiratu katetik beharrezkoa ez bada. Ez erabili komuna paperontzi gisa: zisterna husten den bakoitzean 5 eta 15 ur litro bitartean xahutzen dira.
  • Erabili ezazu behar ez duzun ura zure inguruko landareak ureztatzeko.
  • Dutxako ura berotu arte, irteten den ur hotza jasotzeko ontzi bat erabil dezakezu.
  • Animatu zure ingurukoak ura aurrezten: erabilera edo ohitura desegokiak hautematen badituzu, eman aholkuak.
  • Iturri baten tanta-jarioak egunean 30 litroko gastua dakar, hau da, urtean 10.000 litro baino gehiago. Hondatutako zisterna batek egunean 150 litro ere kontsumitu ditzake. Beraz, ihesen bat edo funtzionamendu anormalen bat ikusten baduzu, konpondu lehenbailehen edo jar zaitez harremanetan profesional batekin berak egin dezan.
  • Hona hemen neurri konplikatuago baina eraginkorrago bat: uraren kontsumoa % 50 murriztu daiteke txorrotek perlizadoreak, sakagailuak edo atzerakada automatikoa badute, eta deskarga bikoitzeko zisternak eta emari-mugatzaileak badituzte.