ZBE EGOKITZE ALDIAREN BALANTZE POSITIBOA

Ekainaren 15ean Bilbon EGE indarrean sartu zenetik atzo arte (irailak 15, domeka) 3.222.582 auto sartu dira ezarritako eremuan.Ingurumen-etiketei dagokienez, irakurritako matrikula guztien % 4,7 Cero etiketadun ibilgailuak izan dira, % 14,3 Eco etiketadunak, % 49,3 C etiketadunak, % 22,1 B etiketadunak, eta % 5,6 etiketarik gabeko ibilgailuenak izan dira. Epe horretan zigortzeko moduko ibilgailuen kopurua guztizkoaren %3ra ez dela iritsi estimatzen da.