Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna
Zarataren arazoaz kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna 1996an sortu zen, zaratak giza osasunean eta ingurumenean sortzen dituen arriskuen berri emateko gizartean.
Kutsadura akustikoak arazoak sor ditzake giza osasunean, hala nola estresa, suminkortasuna eta hipoakusia. Halere, kutsadura akustikoak eragin baita ingurumenean ere. Espezieak zarata gutxiago dagoen habitatetara joaten dira, ekosistemen oreka eraldatuz.
Bilboko Udalak Zarata Estrategia bat du 2016tik, eta Zarata Plan bat 2018-2023. Plan horretan, hiri-mailako zarata-fokurik garrantzitsuenak jorratzen dira, hala nola trafikoa eta bide-azpiegiturak, aisialdia eta jarduerak, zarata eraikinetan eta gune lasaiak identifikatzea.
Zarata-plan honen esku-hartzearen eta ezarpenaren ondorioz, inpaktu hori arindu egin da pixkanaka, eta horrek hobetu egin du Bilboko biztanleen bizi-kalitatea.
Aurten, 2022an, Bilboko Zarataren Mapa berria egingo da, udalerrian ingurumen-inpaktu horrek azken urteetan izan duen bilakaera erakusteko.