Zaborra naturan
Espazio naturaletan zaborra egoten da sarritan. Hondakinak naturan botatzeak eragin negatiboa dauka ingurumenean, askotan ezbehar itzelak sortuz: apurtutako kristalek animalia handiak zauritu ditzakete edo suteak piztu (gaizki itzalitako zigarroekin lupa efektua egitean), plastikoek substantzia toxikoak askatzen dituzte degradatzen direnean…
Espezie animalien % 17 inguru kaltetzen dugu zaborra naturan utziz: jaten dutelako edo zaborrean harrapatuta geratzen direlako.
Gainera, hondakin horiek gugana iritsi daitezke: animaliek euren gorputzean gordetzen dituzte eta kate trofikoan gugana iristen dira.
Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen 7/2022 Legean, zaborra naturan uztea arau-haustea da.