ZABALIK DAGO 2026KO INGURUMENEKO ETA JASANGARRITASUNEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA
Bilboko Udalak jakinarazten du Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ingurumenaren arloan bultzatzen dituen 2026ko dirulaguntzak eska daitezkeela, hiri jasangarriago, parte-hartzaileago eta ingurunearekin konprometituago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.
Deialdi honetarako, dirulaguntza-lerro bi ezarri dira:
1. L1 – JASANGARRITASUNA, MUGIKORTASUNA ETA KLIMA-ALDAKETA:
Ildo honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea ingurumen-jasangarritasunaren, klima-aldaketaren, mugikortasunaren eta biodibertsitatearen arloetan, eta parte-hartzea sustatzea Bilboko ingurumena hobetzen lagunduko duten programen, jardueren eta ekintzen garapenean.
Eskaera epea: 2026ko urtarrilaren 8tik otsailaren 20ra.
Jarduketak egiteko epea: 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
2. L2 – AUZOKO BIHOTZ BERDEEN INGURUMEN- ETA GUZARTE-HOBEKUNTZA, ESKOLAKO 2020 AGENDAREN BIDEZ
Ildo hori Bilboko Eskolako 2030 Agenda osatzen duten ikastetxeei, Lanbide Heziketako ikastetxeei eta udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago. Helburua da ikastetxeetatik hurbil dagoen ingurunean ingurumena eta gizartea hobetzen lagunduko duten jarduketak sustatzea, kolektiboekin, elkarteekin eta familiekin lankidetzan.
Eskaera epea: 2026ko urtarrilaren 8tik otsailaren 20ra.
Jarduketak egiteko epea: 2026ko irailaren 1etik 2027ko uztailaren 30era.
Pertsona eta erakunde interesdunek oinarriak kontsultatu eta ezarritako epean aurkeztu ahal izango dituzte, ohiko bideak erabilita.


