Urrezko 3 Arauetatik Urrezko 7 Arauetara
Hasi aurretik, bi kontzeptu ezagutu behar ditugu: ekonomia lineala eta ekonomia zirkularra.
Orain arte, historian protagonista izan den eredua ekonomia linealarena izan da, hau da, produktuak fabrikatzea, erabiltzea eta botatzea. Eta, horrekin, honako hau sustatzen da: produktu bat fabrikatu nahi den guztietan, beharrezkoa izatea lehengai berria lortzea, eta, era horretan, ingurumenari inpaktu itzela eragitea.
Beste alde batetik, eredu iraultzaile berri baten aurrean gaude, zeinak aurreko pentsamolde hori aldatzen baitu. Alegia, ekonomia zirkularraren ereduaren aurrean. Eredu berri horren bidez, eta baliabideak eta energia aurreztuz, produktuaren fabrikazioa jasangarriagoa izan dadin lortzen da.
Badakigu ekonomia zirkularrak hiru kontzeptu dituela oinarri, Urrezko 3 Arauak deritzena, eta ekonomia zirkular baterantz jotzeko beharrezkoak diren ekintzak ezagutzera emateko baliatzen dira, hala nola murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea; alabaina, harago joateko unea da, eta beste ekimen gehitzekoa, urrezko 7 arauak izenekoa: arau horien bidez, ohitura berriak sartzen dira eguneroko bizimoduan, ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunean oinarrituak. Urrezko 7 arau horiek hauek dira: birdiseinatzea, gutxitzea, berrerabiltzea, konpontzea, berritzea, berreskuratze eta birziklatzea.
Eredu berri horretan, ekonomia zirkular baten alde egiten da. Ekintza horiekin (urrezko 7 arauak), albait gehiena baliatzen ditugu lehendik baditugun baliabideak, eta, hala, gutxitu egiten dugu planetan eragiten den ingurumen-inpaktua, eta lagundu egiten dugu ingurumena zaintzen. Horrekin, beraz, ingurumenaren aldera arduratsua den gizarte batean bizi ahal izatea sustatzen da, jasangarritasuna dela helburu.
Izan ere, ingurumenaren natur baliabideak ahituko ditugu azkenerako, baldin orain arte ezagutu izan dugun ekonomia linealaren ereduan jarraitzen badute hiriek. Era horretan, espezie batzuk desagertu egingo dira, suntsiarazi egingo ditugu, lastertu egingo da klima-aldaketa, eta areagotu egingo ditugu natur hondamendiak eta ingurumenaren degradazioa.