Tokian tokiko eta garaian garaiko produktuak kontsumitu, kutsadura-gasak sahiesteko haiek garraiatzean
Gertuko nekazaritzari esker, ez da zertan ibili behar produktua urrunera eramaten edo alferrik ontziratzen.
Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan. Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara.
Berezko ingurunetik at edo garaiz kanpo lantzen baditugu produktuak, kantitate ikagaragarriak beharko ditugu uretan, energiatan eta beste baliabide batzuetan.
Elikagaiak hegazkinez garraiatu behar baditugu planetaren bazter batetik bestera, 1.700 bider CO2 gehiago isuriko dugu kamioiez 50 kilometrotara garraiatuta baino. Zuzen eta zorrotz esanda, baliteke elikagaiek uzten duten karbono-arrastoaren % 80 ere garraioak eragitea.
Gainera, bertako produktuak ederragoak daude, kanpoan heltzen direlako, eta ez hozkailu-kameretan.