Telpark-ek 4 karga-puntu ultraazkar jarri ditu martxan Alhondigan, eta mugikortasun elektrikoa bultzatzen du Bilbon

Telpark-ek, hiri-mugikortasuneko eta aparkalekuko zerbitzuetako liderra Iberian, lau karga-puntu ultraazkar jarri ditu martxan Bilboko Alhóndigako aparkalekuan. 240 kW-ko potentzia dute guztira. Ekipo berriek –aste honetatik aurrera operatibo– aldi berean lau ibilgailu 60 kW-ean kargatzeko aukera ematen dute.

Estazio hau konpainiaren karga-azpiegitura propioa hedatzeko planaren barruan sartzen da. Plan horren arabera, karga azkarreko 90 puntu instalatuko dira Estatu osoan 2024 amaitu baino lehen. Iberiar Penintsulan 22 kWh-ko 800 kargagailu baino gehiago hedatuko dira. Helburua aparkalekuen kokapen estrategikoak hiriguneetan kapitalizatzea da, ibilgailu elektrikoa erosteko oztopo handienetako bat saihesteko: karga-sare azkar eta eraginkor baterako sarbidea.

Karga-puntuen kokapen zentrikoak, Bilboko erdigune neuralgiko eta turistiko betean, aukera ematen die herritarrei zein bisitariei ibilgailuak azkar eta eroso kargatzeko. Karga ultraazkarreko 4 puntu horiei hirian dagoeneko dauden 22 kW-ko 13 karga-puntu gehitu behar zaizkie (6 Alhondigan eta 7 Indautxuko aparkalekuan).

“Gure mugikortasun-zerbitzuekin, konponbide praktikoak eskaintzeaz gain, hiri-mugikortasuneko eredu garbiago eta arduratsuago baterantz joaten lagunduko duten irtenbideak eskaini nahi ditugu. Bilbon trantsizio horretan lagunduz eta karga azkarrerako sarbidea bilbotar guztientzat komenigarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin ahalbidetuz”, adierazi du Jaime Malo de Molinak, Telparkeko lurralde-zuzendariak.

Nora Abete Bilboko mugikortasun eta jasangarritasuneko zinegotziak, Jaime Malo de Molina Telpark-eko lurralde-zuzendariak, Noa Trigueros Telpark-eko arloko buruak eta Ignacio Alday Telpark-eko mugikortasuneko zuzendari nagusiak karga-gune ultraazkar hau bisitatu dute. Proiektua Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) lankidetzari esker bizkortu ahal izan da.