SORBELTZAREN EGUNA

Ba al zenekiten gaur Sorbeltzaren eguna dela?

Sorbeltzak ia bizitza osoa airean ematen dutenak, etengabe hegan. Hegan egiten duten bitartean lo egin dezakete, eta, horri esker, milaka kilometro egin ditzakete pausatu beharrik gabe. Gainera, abiadura handietara iristeko eta airean akrobaziak egiteko gaitasun ikaragarria dute.

Sorbeltzen bitxikeria bat da bizitzako lehen urteak lurrik ukitu gabe igarotzen dituztela, habia egiteko bakarrik pausatzen baitira. Ugaltze-garaian, habiak eraikin altu edo labarretako arrailetan egiten dituzte, eta listua erabiltzen dute lumak eta belarrak bezalako materialak lotzeko. Hegaldian harrapatzen dituzten intsektuez elikatzen dira batez ere, eta eltxoen eta beste zomorro batzuen populazioak kontrolatzen laguntzen dute. Sorbeltz bakoitzak 55 kg intsektu kontsumi ditzake urtean.

Txori horiek legez babestuta daude, garrantzi ekologikoa dutelako eta urbanizazioak mehatxu egiten dielako habiak egiteko tokiei. Eraikin zaharrak babestea eta habia egin ahal izateko egitura egokiak sortzea neurri garrantzitsuak dira haien biziraupena ziurtatzeko.