PLASTIKOEN ERREALITATEA

Plastikoen arazoak munduko herrialde gehienei eragiteaz gain, gure ekosistemak aldatzen ari da, bertan bizi diren espezieak mehatxatuz. Egia esan, azken 10 urteetan areagotu egin da plastikoen ekoizpena, batez ere erabilera bakarrekoak. Mundu osoan 139 milioi tona plastiko sortu ziren, ekosistemak mehatxatzen dituztenak. Gainera, adituek diotenez, ekoizpena hirukoiztu egingo da 2060ra arte. NBEko adituek jakinarazi dutenez, azken 20 urteotan bikoiztu egin da plastikoen ekoizpen hori. Gaur arte, 7.000 milioi tona hondakin plastiko sortu dira mundu osoan. Horrek esan nahi du plastiko horien % 10 baino gutxiago birziklatu dela.

Plastikoen kontsumoari buruzko DATU GARRANTZITSU batzuk aurkezten dizkizuegu:

  • Estatu Batuak: 300 kilo biztanleko eta urteko.
  • Europa: 150 kilo biztanleko eta urteko.
  • Planetaren batezbestekoa: 60 kilo biztanleko eta urteko.

Plastikoen bidezko kutsadura murriztuko duen mundu-hitzarmen bat sortzeko bidean aurrera egiteko, iragan maiatzaren 28an 175 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Parisen (NBEren negoziazio-saio baten barruan). Negoziazio hori 2024aren amaieran amaitzea aurreikusten da eta honako hau bost topaketen arteko bigarrena da;  akordio bat lortu nahi da eta, ondoren, plastikoek eragindako kutsaduraren aurkako mundu mailako itun bat onartu.