Parte hartu ASTEKLIMA 2025en jardueretan!

2025eko irailaren 22tik urriaren 1era, klima aldaketaren aurka mobilizatzeko jarduerez beteko da Euskadi, ASTEKLIMA 2025-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioarekin. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez sustatutako ekimen honek herritarrak kontzientziatu eta mobilizatu nahi ditu beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten, premisa baten pean: ekintza oro, txikia izan arren, garrantzitsua dela.

Urriak 25, larunbata, 10:00 h

INTERPRETAZIO-IBILBIDEA ITSASADARRETIK

«Inpaktu globala itsas ekosistemetan»

Paseoa oinez itsasadarraren ertzetan biologian doktore eta itsas ingurunean aditua den Javier Francoren eskutik.  Javier Francok klima-aldaketak mundu mailan duen eraginari buruz eta aldaketa hori eragiten ari diren faktoreei buruz hitz egingo digu, baita aldaketa horrek gure tokiko ekosistemetan, esaterako, Bilboko estuarioan, izan dezakeen eraginari buruz ere.

  • Iraupena, gutxi gorabehera: 3 ordu.
  • Adin guztietarako
  • Gehieneko edukiera: 25 lagun
  • Tokia eta hasiera-ordua: 10h. Pío Baroja plazako pantalana
  • Izen-emateak: ingurumena@bilbao.eus

Tel.: 94 420 50 39

 

Urriak 26, igandea, 09:30 h

PLASTIKOEN ETA ZABORREN BILKETA NERBIOI-SAN INAZIO ITSASADARREAN

Ibaietako ekosistemei eta plastikoek ibaietan eta itsas ekosistemetan eragiten dituzten arazoei buruzko hitzaldia. San Inazio aldeko itsasadarraren ertzetan sartzea, eta hondakinen bilketa egitea. Ondoren, bildutako hondakinak sailkatu eta zein bere edukiontzian sartuko ditugu. Iraupena, gutxi gorabehera: 3 ordu.

  • Partaideak, gehienez: 30 pertsona (18 urtetik gorakoak).
  • Hasteko lekua eta ordua: 09:30 h, Zarandoa etorbidea 12 (haurren jolasgunearen parean, gutxi gorabehera).
  • Izen-emateak: ingurumena@bilbao.eus

Tel.: 94 420 50 39