Otsailaren 17tik 23ra: Pobrezia energetikoaren aurkako astea
Gaur hasi eta hurrengo barikura bitartean (otsailaren 17tik 23ra) pobrezia energetikoaren aurkako astea izango da. Baina, badakizu zer esan gura duen eta zergatik egiten den aste horretan? Honatx.
Pobrezia energetikoa etxeko oinarrizko beharrizanei erantzuteko behar den energia ezin ordaintzea da. Gerta daiteke etxe batean energiarako sarbiderik ez dagoenean; berogailuaren, hozte-sistemaren edo argiztapenaren oinarrizko beharrak asetzeko energia ordaindu ezin denean; edo diru-sarreren zati handiegia etxebizitzaren energia-fakturak ordaintzeko erabiltzen denean. Osasunerako baldintza klimatiko egokiak dira, OMEren arabera, neguan 18-21 °C eta udan 25 °C.
Pobreziarako hiru kausa daude, euren artean zerikusia dutenak:
- energiaren prezio altuak; beraz, fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzte.
- diru-sarrera urriak, eta
- etxebizitzak energiaren ikuspegitik efizienteak ez izatea
Aste honetan ospatzen da 1956ko otsailean izan zelako Europa osoa astindu zuen aparteko azken hotz-bolada. Ia hilabete osoan izan ziren izozteak eta hotz ikaragarria, hain zuzen ere, urte hartakoa Europako eta Espainiako negurik gogorrena bihurtuz.
Kalkuluen arabera, Europako Batasuneko biztanleriaren % 11k eta Espainiako 4,5 milioi biztanlek jasaten dituzte pobrezia energetikoaren ondorioak. Herrialdean urtean 7.000 heriotza goiztiar eragin dituena energia-prekarietatea izan daiteke. 2020an, Gurutze Gorrian 14.000 esku-hartze baino gehiago egin ziren pobrezia energetikoko egoera zuten pertsonekin. Aipatu behar da arazoak ez diela bakarrik eragiten egoera prekarioetan edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei, arazoa zabalagoa da. Biztanle zaurgarrienen artean adinekoak, haurrak eta guraso bakarreko etxeak daude.