NOLA MURRIZTU NEGUTEGI EFEKTUKO EMISIOAK?
Aste honetako Parisko Itunaren urteurrena dela-eta, berotegi-efektuko gasen emisioak erraz murrizteko jarraibide batzuk eskaintzen dizkizugu.
Badakigu berotegi-efektuko gasak direla klima-aldaketaren kausa nagusia. Baina, zer egin dezakegu hainbeste gas ez isurtzeko eta planetari laguntzeko?
Egiten dugun horrek guztiak berotegi efektuko gasak sortzen ditu: berotu, argiztatu, bidaiatu… baina baita elikatu, jantzi eta arnastu ere. Gas horiek planeta arriskuan jartzen dute. Basamortuak hazi egiten dira, glaziarrak murriztu, itsas mailak gora egiten du, laburbilduz, ekosistema osoak aldatu egiten dira.
Berotegi-efektuko gasen emisioak honela murriztu ditzakezu:
- Kontsumitu, ahal den neurrian, sasoiko eta inguruko produktuak, etiketa ekologikoarekin ziurtatuta daudenak.
- Ibili oinez, bizikletaz edo garraio partekatuan, energia alferrik ez galtzeko.
- Erabili ura zuhurtziaz: ez utzi txorrota irekita dutxatzen edo hortzak garbitzen dituzun bitartean; aprobetxatu egosteko eraibili duzun ura ureztatzeko.
- Birziklatu ahal duzun guztia: bereizi zaborra, eta saiatu arropa edo oinetakoak berriro aprobetxatzen. Eta etxetresna elektriko edo aparatu elektronikoren bat hondatzen bazaizu, hurbildu puntu berde batera, behar bezala trata dezaten.
- Erosketak egiterakoan, ohitu zaitez zure poltsa berrerabilgarriak eramatera, plastiko gutxiago kontsumitzeko.
Emisioen zati bat konpentsatu ere egin daiteke, biodibertsitatea bultzatuz (urmael bat, belardi loretsu bat, habia-kutxak), natura babesteko elkarteei lagunduz edo basoberritzeko proiektuetan lagunduz.